MOTTAINAI

MOTTAINAI – Elikagaien Xahuketaren Kontra

Argazki erakusketa

Noiz: 2021eko irailaren 27tik urriaren 7ra
Non: Arabako Farmazia Fakultatean

"Mottainai" proiektua sortu da elikagaien xahuketari buruzko problematika ikusarazteko, jokabide jasanezinen inguruan kontzientziatu eta elikagaien xahuketa ez gertatzeko ohitura berriak bultzatu nahi ditu.

Erakusketa hau herrialde garatu batean bizi diren pertsonei zuzenduta dago, herrialde horietako hornidura katearen azken fasean gertatzen baita elikagaien aprobetxamendurik ezaren ehuneko handiena. Garapen bidean dauden herrialdeetan, aldiz, elikagai galeren ehuneko handiena uztaren eta prozesatzearen faseetan gertatzen da, non aldaketa erakunde zehatzek sortu behar duten eta pertsona bakoitzak ezin duen banaka aldatu.

Proiektua etxeetan, jatetxeetan eta kontsumoan sortutako elikagaien xahuketarekin dago lotuta; izan ere, urtean galtzen diren eta munduan ekoizten diren elikagaien herenaren %61 da ( %42 etxeetan, %14 jatetxeetan eta % 5 saltokietan).

12 argazkiz eta ikus-entzunezko material osagarriz osatutako argazki-erakusketa hau, Sandra Salazar Sánchez argazkilariak (pdf, 74 Kb) egin du, Arte eta Goimailako Diseinu ID arte Eskolan graduatua.

Irailaren 29an, 10:00etan, Farmazia Fakultateko ekitaldi aretoan, inaugurazio-ekitaldia eta aurkezpen labur bat egingo dira. Inaugurazioan, artistaz gain, zentroko dekanoa ere izango da: Mirari Ayerbe Diaz. Gainera Farmazia Fakultateko kafetegiari errekonozimendua egingo zaio GAP erakundearen elikadurari buruzko FoodTalks programan egiten ari diren lanagatik.