Merkantzia eta hondakin arriskutsuen garraio eta zamalanak
Helburuak
- UPV/EHUko langileak sentsibilizatu merkantzia eta hondakin arriskutsuen garraio eta zamalanen arriskuez eta zer garrantzitsua den arlo horretako arauak behar bezala betetzeaz.
- Tresnak eskaini merkantzia arriskutsuak identifikatu eta produktu arriskutsuen erabilerarekin lotutako obligazioei eta halako produktuen garraio eta zamalanekin zerikusia duten hondakinen sorrerarekin lotutakoei ere erantzuteko.
Ikastaroaren edukiak
- Sarrera. ADR eta aplikatzekoak diren arauak.
- Segurtasuneko aholkularia.
- Merkantzia arriskutsuak eta haien ezaugarriak. Sailkatzeko irizpideak.
- Definizioak. Merkantzien garraio eta zamalanetarako langileen betebeharrak.
- Ibilgailu eta fardelen ezaugarriak. Etiketatzea eta seinaleztapena.
- Bidalketen dokumentazioa.
- Merkantzien zamalan eta garraioetarako jarraibideak.
Norentzat
- UPV/EHUko hiru campusetako AZPko langileentzat: ikastegi, sail eta laborategietako teknikari eta laguntzaileak, eta produktu arriskutsuak eta haien hondakinak jaso, garraiatu edo kargatzen eta/edo deskargatzen aritzen diren menpekoak.
- Hondakin arriskutsuak kudeatu edo haiekin lan egiten duten UPV/EHUko hiru campusetako irakasle-ikertzaileak eta bestelako ikertzaileak.
Ikastaroa egiteko egunak eta tokiak
CAMPUSA | EGUNA | ORDUTEGIA | TOKIA | IKASGELA |
---|---|---|---|---|
ARABA | 2016/11/08 | 09:30 – 11:30 |
CIEA Lucio Lascaray. Vitoria-Gasteiz |
Mintegia 1 beheko solairua |
BIZKAIA | 2016/11/10 | 09:30 – 11:30 | Liburutegi Nagusia. Leioa |
Batzar Aretoa 1. solairua |
GIPUZKOA | 2016/11/14 | 09:30 – 11:30 |
Carlos Santamaria Zentroa Donostia |
1..Ikasgela beheko solairua |
Irakaslea
- Sergio Vega. Segurtasuneko aholkularia - CONSEUR 2000 SL
Izena ematea
- AZP: UPV/EHUko Langileen Ataria
- IIP eta beste pertsonal batzuk: UPV/EHUko Gizarte Erantzukizuneko Zuzendaritzaren Web Atariko Formularioa
Epea: 2016ko urriaren 6 eta 26 bitartean
Harremanetarako
- Telefonoa: 943 018164
- isaac.barrio@ehu.eus