Bizkaiko Campuseko laborategiko substantzien eta materialen kudeaketa arduratsua sustatzeko estrategiak

Hondakin arriskutsuen arazoan sakondu nahian, Kimika Organikoa II Saileko irakaskuntza-laborategietan sortzen diren hondakinen azterketa zehatza burutzen ari dira proiektu honetan lan egiten ari den persona-taldea. Lan honetatik ateratako ondorioak lehenik eta behin Zientzia eta Teknologia Fakultateko beste jakintza-arloetako laborategietara edo/eta ikerkuntza laborategietara zabalduko dira. Ondoren, UPV/EHUko beste campusetara eta zentroetara heda daitezke.
Bukaerako helburua UPV/EHUko laborategietan sortzen diren hondakin arriskutsuen murrizketa eta horien kudeaketak dakarren kostu ekonomiko handia murriztea litzateke.
- Koordinatzailea: Sonia Arrasate Gil
- Harremanetarako helbide elektronikoa: sonia.arrasate@ehu.eus
- Parte diren ikastegiak: Zientzia eta Teknologia Fakultatea
- CBL Programako edizioa: I (2017/18) eta II (2018/19)