Ingurumen Boluntariotzaren eta Esperientzia Trukearen III. Jardunaldiak
![](https://www.ehu.eus/documents/4736101/12638978/jornadas-riva-2022.jpg/dfe7b416-f0ce-1d7b-c8f2-49639f824c59?t=1646999655466)
Salamancako Unibertsitateak antolatuta, Ingurumen Boluntariotzaren Unibertsitate arteko Sarearen (RIVA) jardueren parte dira, Partaidetza eta Boluntariotzako Lantaldearen proiektu bat.
Noiz eta non izango dira?
Partaidetza- eta bizikidetza-topaketa izango da, datorren 2022ko apirilaren 1, 2 eta 3an, Salamancako Almenara de Tormeseko Eko-Aterpetxean.
Nori zuzenduta dago?
Jardunaldiak ikasle boluntarioei zein unibertsitateko langileei bai AZP bai IIPei zuzenduta daude (boluntariotzako teknikariak, arlo horretako irakasle arduradunak, etab.). Ingurumen-boluntariotzako proiektuetan inplikazio-maila handiagoa edo txikiagoa duten pertsonak, dela lanekoak, dela proiektu horietan boluntario gisa parte hartzeko aukera ematen dutenak.
Zenbat balio du?
Ostatu- eta mantenu-gastuak erakundeak estaltzen ditu.
Joan-etorrien gastuak ez ditu estaltzen.
Nola eman zure izena?
Aukera bikaina iruditzen bazaizue ingurumen-boluntariotzako esperientziak maila guztietan partekatzeko, aurkeztu zure hautagaitza web-formulario honen bidez.
UPV/EHUtik joango diren pertsonak jasotako eskaeren artean aukeratuko dira, honako irizpide hauen arabera:
- Ingurumen-boluntariotzan esperientzia izatea
- Ingurumenari buruzko prestakuntza
- Jardunaldietan parte hartzeko motibazioa