EDS-en-UPV-EHU

Iraunkortasunerako Hezkuntza UPV/EHUn

UPV/EHUk programa hauek ditu Iraunkortasunerako Hezkuntzan:

Campus Bizia Lab (CBL) unibertsitatean bertan aurrerapena iraunkortasunean bultzatzen duen programa bat da. Hori egiten du honakoen lankidetza bitartez: irakasle-ikertzaileak (IIP), administrazio eta zerbitzuetako pertsonala (AZP) eta unibertsitatearen iraunkortasun erronkei erantzuteko xedez campusa laborategi gisa erabiltzen den proiektu berritzailetan Gradu Amaierako Lanak (GrAL) eta Master Amaierako Lanak (MAL) egiten dituzten diziplina eta jakintzetako ikasleak.

Gaztenpatia kulturen arteko proiektu bat da, zailtasun handiak dituzten gizarteekiko enpatia eta elkartasuna sustatzen dituena.Unibertsitateko ikasleei dago zuzenduta, zehazki Euskal Fondoko (Lankidetzarako Udal Erakundeen Euskal Elkartea) bazkideak diren erakundeak Erdialdeko Amerikan, Kuban eta Saharako kanpamenduetan gauzatzen ari diren garapen proiektuetan lankidetzan praktikak eta gradu amaierako lanak (GrAL) egiteko interesa duten ikasleei zuzenduta.

Irakasleentzako prestakuntza, iraunkortasuneranzko irakaskuntza-ikaskuntza prozesua berrorientatzeari begira. UPV/EHUk ikastaro eta tailerrak antolatzen ditu irakasleek iraunkortasunerako hezkuntzako gaitasunak bereganatu eta eragile eraldatzaileak izan daitezen.

Ikasleentzako prestakuntza osagarria, hau da,iraunkortasun, gizarte konpromiso eta erronka nagusiei lotutako alderdietan murgildu nahi izan eta horiei lankidetzatik ekiteko interesa duten graduko ikasleentzat. .