Iraunkortasun Korporatiboa eta Ekonomia Zirkularra
Proiektuak bi helburu ditu: alde batetik, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza Graduko ikasleentzat prestakuntza-ibilbide bat sortzea, oro har sostengarritasunaren kudeaketari eta, bereziki, ekonomia zirkularraren kudeaketari lotutako trebetasun eta gaitasunekin osatzeko. Lehen helburu hori lehen, bigarren eta hirugarren mailako ikasleei zuzendutako adituen mintegiak antolatuz gauzatu nahi da.
Bestalde, aldez aurretik eskuratutako gaitasunetan oinarrituz, proiektuak ekonomia zirkularraren kudeaketarekin lotutako proiektuetan parte hartzeko aukera eskaintzen die ikasleei, proiektu horiek arloko aholkulariekin eta enpresekin batera kudeatuko dira, eta GBLak egitearekin lotuko dira. Bigarren helburu horren bidez, ikasketak bukatu dituztenen enplegagarritasuna sustatu nahi dugu..
- Koordinatzailea: Igor Álvarez Echeverría; Ainhoa Garayar
- Harremanetarako helbidea: igor.alvarez@ehu.eus; ainhoa.garayar@ehu.eus
- Parte hartzen duten zentroak: Ekonomia eta Enpresa Fakultatea (Gipuzkoa)
- CBL Programako edizioa: V (2021/22), VI (2022/23)