Boluntariotzaren hastapenak. Prestakuntza gizarte-eraldaketarako

Online ikastaroa dohainik
Ikastaroaren helburua da UPV/EHUko unibertsitate-komunitatearen eskura jartzea boluntariotzako eta parte-hartze sozialeko ideien, kontzeptuen eta esperientzien zerrenda bat, elkartasunaren esparrua, garatzen den testuingurua, parte hartzen duten eragileak eta hura definitzen duten ezaugarriak ezagut ditzaten.
Norentzat:
- UPV/EHUko unibertsitate-komunitatearentzat (Ikasleak, IIP, AZP, EHUalumni)
Iraupena:
- 12,5 ordu (hautazko 0,5 kreditu baliozkotu ahal izango da)
Noiz emango den:
- Urte osoan eskuragarri
Izena emateko epea:
- Urte osoan irekita