Jarduerak (2019-2020)
Zientzia eta Teknologia Fakultateko VII. Ikerkuntza Jardunaldiak
Gaia: Klima-aldaketa
Martxoaren 16, 17 eta 18an izango dira Zientzia eta Teknologia Fakultatean VII. Ikerkuntza Jardunaldiak. Hona jardunaldion leloa: Klima Aldaketa
"The multiple challenges in addressing global climate change: no single truth, solution or perception" inaugurazio hitzaldia emango du Yvo de Boer jaunak, Nazioarteko ingurumen politikako aholkulariak eta Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Esparru Konbentzioko idazkari exekutibo ohiak.
Hauek dira jardunaldietan egingo diren beste jarduera batzuk: irtenbide teknologikoei eta ingurumen egoerari buruzko mahai inguruak, doktorego aurreko ikertzaileen ahozko komunikazioak, doktorego osteko ikertzaileekin mahai ingurua eta poster saioa hiru egunetan.
Data: martxoak 16-17-18
Lekua: Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Kafe makinetan katilu berrerabilgarrien erabilera sustatzeko kanpaina
UPV/EHUk, Iraunkortasunaren arloko Zuzendaritzaren bitartez eta Selecta enpresarekin elkarlanean, kanpaina bat zabaldu du unibertsitateko kideen artean: edari beroen makinetan ematen diren erabilera bakarreko ontziak aldatu eta edalontzi berrerabilgarriak jarri dira, unibertsitateko kideen artean kontsumo arduratsuko ohiturak sustatzeko. Horretarako, 3 campusetako kafe makinetan kartelak ipini dira.
Data: 2020ko otsaila
Lekua: Arabako Campusa, Bizkaiko Campusa eta Gipuzkoako Campusa
Belaunaldien arteko solasaldia Garapen Jasangarriaren Helburuen inguruan (II. Edizioa)
Gizarte-eraldaketarako ekimen hezitzaile honek modu bateratu batean, erakunde eta pertsona hauek garatu dugu: UPV/EHUko Arabako Esperientzia Gelak eta Hezkuntza eta Kirol Fakultateko irakasle eta ikasleak; Zabalketa elkartea; eta gainera, Eusko Jaurlaritzaren Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia; Arabako Foru Aldundia eta Vital Fundazioaren babesa izan du.
Data: 2020ko otsailak 20
Lekua: Arabako Campuseko Unibertsitate Pabilioia
Ordua: 9:30-13:30
Zuk egiten duzu aldea! BerrAktibatu+ zaitez etorkizun iraunkorrago baten alde
Eguneroko jardueretan zure ingurumen inpaktua murrizteko ekintza errazak proposatzen dizkizugu.
Agroekologia, jasangarritasuna lantzeko giltza
Jardunaldi hau Cristina Enea Fundazioak eta UPV/EHUko Campus Bizia Lab proiektuko taldeak antolatu dute.
Data: 2019ko azaroaren 18an
Lekua: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea. HEFA II, magisteritza eraikineko areto nagusian. Donostia.
Ordua: 10.00etan
IKD-Jendartea 2019. EHUagenda 2030: IKD i3 esperientzien elkargunea
UPV/EHUk 2019. urtean eguneratu du bere IKD ikaskuntza-irakaskuntza eredua (Ikaskuntza Kooperatibo eta Dinamikoa) Europa mailan sustatzen ari diren orientazio pedagogikoekin eta gizakioi eta planetari eragiten diguten arazo handiei erantzuteko Garapen Iraunkorreko 2030 Agendak biltzen dituen helburuekin bat etortzeko. Horren guztiaren emaitza IKD i3 estrategia da, ikaskuntzaren, ikerketaren eta Iraunkortasunaren artean, elkarren biderkatzaile diren harremanak lantzen dituena (ikaskuntza x ikerketa x iraunkortasuna), ulertzen baitugu biderkaketa horren produktuak unibertsitate honetan ikasten duten pertsonen formakuntza indartuko duela.
Data: 2019 azaroak 13
Lekua: Zientzia eta Teknologia Fakultateko Paraninfoan (Leioa)
Ordua: 09.00
UPV/EHUko ingurumen-aztarna eta aztarna soziala: nola murriztu gure inpaktua?
Jardunaldi hau UPV/EHUko Iraunkortasun Zuzendaritzak eta EHU-Aztarna proiektuko taldeak antolatu dute, Copernicus Alliance- Garapen Iraunkorrerako Goi-mailako Hezkuntza Sare Europarraren babesarekin.
Data: 2019ko urriak 9
Lekua: Bizkaia Aretoa (Bilbo)
Ordua: 9.30-13.30
Larrialdi Klimatiko: Zer egin dezaket?
BC3 - Basque Centre for Climate Change: Klima Aldaketa Ikergai zentroak ekimen berria jarri du martxan UPV/EHUko ikasleak klima aldaketaz eta honen ondorioen berri emateko. Klima aldaketa gaurkotasuneko gaia da eta bere inguruan hainbat zalantza eta mito sortzen ditu. Ekintza berri honekin zentroko ikertzaileek ikasleei mundu mailako krisi honen ikuspuntu erreala gerturatzen saiatuko dira.
Data: Irailak 25 - 27
Lekua: Mikel Laboa plaza (Bizkaiko Campusa)
Ordua: 10.30-13.00
Hurbil zaitez!