IKD-jendeartea_2022

IKD Jendartea 2022

IKD Jendartea 2022

IKD-Jendarteak bilgune izan nahi du berrikuntza esperientzien truke eta eztabaidarako.

Jardunaldia 2022ko urriaren 27an ospatuko da Zientzia eta Teknologia Fakultateko Paraninfoan, goizeko 9:30etatik 14:00ak bitartean.

IKD-Jendarteak bilgune izan nahi du berrikuntza esperientzien truke eta eztabaidarako. Aurtengoan, IKD i3 estrategiaren inguruko hausnarketa bultzatu nahi dugu aurrean ditugun erronka berrien testuinguruan. Hauxe izango da, beraz, aurtengo jardunaldiaren ildo nagusia: Erronkak. Gaur egungo gizarteak planteatzen dizkigunetatik abiatuz eta horiei erantzun nahian, gure unibertsitatean eta IKD i3 estrategiaren baitan, abian ditugun hiru programa edo tresna aurkeztuko ditugu (IKDi3 Laborategiak, Formazio Duala eta Erasmus+ proiektuak), horien inguruko hausnarketa bultzatzeko asmotan.

Bide batez, jardunaldiaren amaieran, honako aitorpen hauek egingo ditugu:

  • Docentiaz programan bikain lortu duten irakasleei
  • Akreditazio instituzionala lortu duten zentroei
  • Kalitate eta Ebaluazio Instituzionalerako Zerbitzuko ebaluatzaileei
Izena eman: Zuen bertaratzea baieztatzeko bete inprimaki hau.
Antolatzaileak:
Graduaren eta Hezkuntza berrikuntzaren arloko Errektoreordetza
Eraldaketa Digitalaren eta Komunikazioaren arloko errektoreordetza
Zientzia eta Gizarte Garapenaren eta Transferentziaren arloko Errektoreordetza