Atzerriko ikasleek ostaturako laguntzen deialdia
2024/2025 ikasturtea
Lankidetza hitzarmena, Bilboko Udalaren eta Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen artekoa, UPV/EHUn ikasten duten nazioarteko babesaren eskatzaile edota onuradun diren eta atzerriko ikasleei ostatua diruz laguntzeko.
Bilbon bizi diren ikasleak aurkez daitezke deialdi honetara, baldin eta baldintza hau ere betetzen badute:
-
UPV/EHUn, 2024/25 ikasturtean, graduko ikasketak egiten ari diren nazioarteko babesaren ikasle eskatzaile edo ikasle onuradunak.
-
Bilboko Udalaren Garapenerako Lankidetzarako 2023 Urteko Plan Operatiboak lehentasunezko jotzen dituen gune geografiko eta herrialde hauetan kokatuak (Saharaz hegoaldeko Afrika, Sahara, Erdialdeko Amerika, Chiapas, Kuba, Kolonbia, Ekuador, Peru eta Bolivia), Bilboko Udalaren Garapenerako Lankidetzako IV Plan Zuzentzailearen testuinguruan eta UPV/EHUn, 2024/25 ikasturtean, graduko ikasketak egiten dituzten ikasleak.
Diru laguntza hauetarako, 14.000 € ematen ditu Bilboko Udaleko Berdintasun, Bizikidetza, Lankidetza eta Inmigrazio Sailak.
Deialdian jasotzen denez, hiru esleipen egingo dira (programako kreditua agortu arte), 2024ko urtarrilan, apirilan eta maiatzean, hurrenez hurren.
Informazio gehiago:
- Iraunkortasunaren eta Gizarte Konpromisoaren arloko zuzendaritza
Telefonoa: 94 601 7933
Posta elektronikoa: iraunkortasuna.gizartea@ehu.eus