AYUDAS-ESTUDIANTES-EXTRANJEROS-2023-2024

Atzerriko ikasleek ostaturako laguntzen deialdia

2023/2024 ikasturtea

img pertsonak

Lankidetza hitzarmena, Bilboko Udalaren eta Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen artekoa, UPV/EHUn ikasten duten atzerriko eta nazioarteko babesaren eskatzaile edota onuradun diren ikasleei ostatua diruz laguntzeko.

Bilbon bizi diren ikasleak aurkez daitezke deialdi honetara, baldin eta baldintza hau ere betetzen badute:

  • UPV/EHUn, 2023/24 ikasturtean, graduko ikasketak egiten ari diren nazioarteko babesaren ikasle eskatzaile edo ikasle onuradunak.

  • Bilboko Udalaren Garapenerako Lankidetzarako 2023 Urteko Plan Operatiboak lehentasunezko jotzen dituen gune geografiko eta herrialde hauetan kokatuak (Saharaz hegoaldeko Afrika, Sahara, Erdialdeko Amerika, Chiapas, Kuba, Kolonbia, Ekuador, Peru eta Bolivia), Bilboko Udalaren Garapenerako Lankidetzako IV Plan Zuzentzailearen testuinguruan eta UPV/EHUn, 2023/24 ikasturtean, graduko ikasketak egiten dituzten ikasleak.

Diru laguntza hauetarako, 14.000 € ematen ditu Bilboko Udaleko Berdintasun, Bizikidetza, Lankidetza eta Inmigrazio Sailak.

Deialdian jasotzen denez, hiru esleipen egingo dira (programako kreditua agortu arte), 2024ko urtarrilan, martxoan eta maiatzean, hurrenez hurren.

Informazio gehiago: