Laguntza akademikoa DBHko lehen zikloa ikasleei
EHUko ikasleak era boluntarioan gerturatzen dira astean bitan, errefortzu akademiko eta emozionala ematera, nerabe hauekin loturak sortu eta hauentzako eredu baikorrak izateko helburuarekin.
Non: Donostiako Antigua-Luberri ikastetxean.
Noiz: Programa honek hiru hilabeteko iraupena du, ikasturtean zehar garatzen da, ikaslearen arabera, beranduago hasi edo amaitu daiteke, azterketa garaiak, eta abar direla medio.
Ordutegia: Astean hiru ordu, ordu eta erdiko bi saiotan banatuak, hiru hilabeteko iraupenarekin.
Antolakuntza: Bigarren Hezkuntzako 10-15 ikaslek izango dute proiektu honetan parte hartzeko aukera. Ikastetxeko 2 irakaslek EHUko 3 edo 4 ikaslekin batera koordinatuko dute jarduera.
Metodologia: Etxeko lanekin laguntza eskaintzeaz gain, irakasgai ezberdinetan errefortzua emango diegu, ikasle bakoitzaren behar eta zailtasunen arabera. Beraientzat erreferente positiboa gara eta gurekin egotea atsegin dute!
Baliabideak: Beharko ditugun baliabide guztiak ikastetxeak eskainiko dizkigu. Hala ere zerbait eraman nahiko bagenu, zentroko koordinatzaileekin hitz egin eta adostu daiteke.
Helburuak
Antigua-luberriko ikasleei zuzenduak:
- Eskolarekiko motibazio eza gainditu eta beraien buruekiko konfiantza handitzea
- Emaitza akademikoak hobetzea
EHUko ikasleei zuzenduak:
- Lan mundura gerturatzea, gelan ikasitakoa errealitatean landuz
- Norberekiko konfiantza lantzea, ardurak hartzen ikasiz