UPV/EHUk 2023ko Hondakinak Prebenitzeko Europako Astean parte hartuko du
Unibertsitateko komunitatearen artean plastikozko botilatxoak ez erabiltzeko informazio-standa eta botilatxo berrerabilgarrien banaketa
Ordutegia: 10:00-14:00
Lekua: Gasteizko Ingeniaritza Eskola (Areto nagusiaren ondoan)
Jarduera hau Arabako Hiri Hondakinen Behatokiaren "Bizi-kalitatea, ingurumena eta birziklatze-ohiturak" (pdf, 295 Kb) jardunaldi barnean dago. Jardunaldian, UPV/EHUko Iraunkortasun Zuzendaritzako langileek parte hartuko dute, informazio-stand baten eta sentsibilizazio-stand baten bidez, eta unibertsitate-komunitateko pertsonen eta jardunaldira bertaratutakoen arteko konplizitateak bilatukodituzte, gure eguneroko jarduerak ingurumenean duen eragina minimizatzeko, eta berriro erabil daitezkeen botilatxoen erabilera azpimarratuko dute, vending-makinetako edo beste establezimendu batzuetako plastikozko botilen ordez.
Gainera, karbono-aztarna murrizteko The Planet App aplikazio mugikorrari buruzko informazioa emango da, bai eta gure eguneroko jarduerak ingurumenean duen eragina minimizatzeko ATTUNE proiektuari buruzkoa eta ikastetxeetan klima-aldaketaren aurkako borrokan laguntzen duten beste ekintza batzuei buruzkoa ere.