Hondakin toxikoak
ADI: Formularioa bete baino lehen honako hauek kontuan izan behar dituzu:
- Ezin da eskaera egin norberak nahi duenean. Egutegi bat (PDF) dago ezarrita hondakinak batzeko eta ontzi berriak jasotzeko eskaera egiteko.
- Ezin du eskaera edonork egin. Hondakinak sortzen dituzten ikastegietako bakoitzean izapide hau egiteko ardura duen pertsona bat dago. Galdetu prozedura zehatza zein den zure ikastegiko zuzendaritzan.
- Salbuespena: Bizkaiko Campuseko Medikuntza eta Odontologia Fakultatean eta Arabako Campuseko Letren Fakultatean eskaerak hondakinak sortzen dituzten sailek egingo dituzte (eskaera bat sail bakoitzeko).
- Zalantzarik izanez gero edo kontsultarik egin nahi izanez gero, jarri harremanetan UPV/EHUko teknikariarekin: isaac.barrio@ehu.eus; Tel.: 943 018 164.
1. oharra: 10 eta 16 litroko ontziak hondakin likidoentzat dira. 30, 60 eta 200 litroko ontziak solidoentzat.
2. oharra: Berunezko bateriak ez dira formulario honen bidez kudeatuko, GEEHak kentzeko formularioaren bidez baizik.