Solicitud de Recogida de Residuos Peligrosos (RP´s): Calendario y Procedimiento

Hondakin kimikoak jasotzeko eskaera: 2025eko egutegia eta prozedura

UPV/EHUko hondakin arriskutsuen bilketa eta kudeaketa Iraunkortasunaren arloko Zuzendaritzak zuzentzen eta koordinatzen du (Zientzia eta Gizarte Garapenaren eta Transferentziaren arloko errektoreordetza).

Kudeaketa agintari eskudunak baimendutako kanpoko enpresa batek egiten du: SARPI IBÉRICA, SLU. Zerbitzuaren baldintzak Unibertsitatearekin egindako kontratu batean zehazten dira.

Eskaria egiteko prozedura

Iraunkortasunaren arloko Zuzendaritzaren web orrian dago eskuragarri inprimakia hondakin toxikoak eta arriskutsuak kentzea eskatzeko nahiz ontziz eta etiketez hornitzeko eskatzeko.

Hondakinak ekoizten dituen zentro bakoitzean arduradun bat dago, eta urteko egutegian adierazitako datetan inprimakiak betetzeaz eta bidaltzeaz arduratzen da; galdetu prozedura zehatzari buruz zure zentroko zuzendaritzan. Bizkaiko Campuseko Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean eta Arabako Campuseko Letren Fakultatean eskaerak sail ekoizleen bidez egiten dira (sail bakoitzeko eskaera bat).

Inprimakia betetzeko urratsak hauek dira:

  • Ekoizlea identifikatzeko eremu guztiak bete behar dira.
  • Ez da ahaztu behar zentroaren Ingurumeneko Identifikazio Zenbakia (NIMA).
  • Hondakin mota bakoitzerako erretiratu beharreko ontzien kopurua adierazi behar da, ontzi bakoitzaren edukieraren arabera.
  • Hondakin mota bakoitzerako hornitu behar diren etiketen kopurua adierazi behar da.
  • Mota eta edukiera bakoitzeko hornitu beharreko ontzien kopurua adierazi behar da.
  • Betetako inprimakia bidali behar da.

 
Zentroak edo sailak hondakinak jasotzeko eta ontzi eta etiketak hornitzeko eskaerak egin ondoren, zentroak edo sailak eskaera jaso izanaren ohar bat jasoko du posta elektronikoz eskaeraren inprimakian adierazitako helbidean. Ondoren, zentroak edo sailak horiek jasotzeko egun zehatzaren oharra jasoko du.

Jaso ondoren, zentro edo sail bakoitzeko arduradunak jasotze albarana sinatu beharko du eta hori eskaneatuta bidali posta elektronikoz UPV/EHUko Hondakinen eta Ingurumen Kalitatearen arloko teknikari kudeatzaileari (isaac.barrio@ehu.es – Tel.: 943 018 164). Hartara, zikloa osatuko da.

Hondakinak biltzeko egutegia. 2025. urtea

Urtero egutegi bat adosten da hondakin kimiko arriskutsuak eramateko eta ontzi berriak eta etiketak banatzeko; hau da, ezin da egin eskaera norberak nahi duenean. Egutegi hori UPV/EHUko Iraunkortasunaren arloko Zuzendaritzak onartzen du, koordinatuta ekoizle nagusiekin eta aipatutako hondakinak kudeatzen dituen enpresarekin (SARPI IBÉRICA, SLU).

2025. urterako bost egutegi onartu dira, hondakin kimikoak sortzen dituzten ikastegiak kokatu dauden campusaren eta eremuaren araberakoak:

  • Zientzia eta Teknologia Fakultatea + Gipuzkoako Campuseko ikastegiak
  • Arabako Campuseko ikastegiak
  • Bilboko Ingeniaritza Eskola
  • Leioako Campuseko gainerako ikastegiak eta Plentzia
  • Zamudioko CFAA

Onartutako egutegietatik kanpo egingo diren eskaerak, ontziak eramateko zein hartzeko, ezohikotzat hartuko dira eta, horrexegatik, beste modu batera kudeatuko dira. Halakoetan, hondakinen kudeaketaren eta ontzi berrien kostua Iraunkortasunaren arloko Zuzendaritzak hartuko du bere gain; garraioaren eta langileen kostua, berriz, kasuan kasuko ikastegi/sail/taldeak.

Eskaera egiteko astearen eta hondakinak biltzeko astearen artean beste aste bat egongo da, eta aste horretan esango die enpresa kudeatzaileak hondakinen ekoizleei zein egunetan bilduko dituen hondakinak eta, era berean, aste horretan zehar kudeatuko ditu hondakinak batzeko eta garraiatzeko beharrezkoak diren dokumentuak.

ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA FAKULTATEA + GIPUZKOAKO CAMPUSEKO IKASTEGIAK

Urtean bost aldiz bilduko dira hondakinak; beraz, bost aste egongo dira eskaerak egiteko eta beste bost aste hondakinak biltzeko.

ESKAERAK BILKETAK
urtarrilak 13-17 urtarrillak 28-29
martxoak 10-14 martxoak 25-26
ekainak 2-6 ekainak 17-18
irailak 8-12 irailak 23-24
azaroak 3-7 azaroak 18-19

 

ARABAKO CAMPUSEKO IKASTEGIAK

Urtean lau aldiz bilduko dira hondakinak; beraz, lau aste egongo dira eskaerak egiteko eta beste lau egun hondakinak biltzeko.

ESKAERAK BILKETAK
urtarrilak 20-24  otsailak 4
maiatzak 5-9 maiatzak 20
uztailak 7-11 uztailak 22
urriak 6-10 urriak 21

 

BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA

Bilboko Ingeniaritza Eskolan (I eta II eraikinak) urtean lau aldiz bilduko dira hondakinak; beraz, lau aste egongo dira eskaerak egiteko eta beste lau egun hondakinak biltzeko.

Portugaleten urtean hiru aldiz bilduko dira hondakinak; beraz, hiru aste egongo dira eskaerak egiteko eta beste hiru egun hondakinak biltzeko:

ESKAERAK BILKETAK
urtarrilak 20-24 otsailak 4
maiatzak 5-9 maiatzak 20
uztailak 7-11 (I eta II eraikinetan soilik) uztailak 22 (I eta II eraikinetan soilik)
urriak 6-10 urriak 21

 

LEIOAKO CAMPUSEKO GAINERAKO IKASTEGIAK ETA PLENTZIA

Urtean hiru aldiz bilduko dira hondakinak; beraz, hiru aste egongo dira eskaerak egiteko eta beste hiru egun hondakinak biltzeko.

ESKAERAK BILKETAK
otsailak 3-7 otsailak 19
maiatzak 26-30 ekainak 11
urriak 6-10 urriak 22

 

ZAMUDIOKO CFAA

Urtean hiru aldiz bilduko dira hondakinak; beraz, hiru aste egongo dira eskaerak egiteko eta beste hiru egun hondakinak biltzeko:

ESKAERAK BILKETAK
otsailak 3-7 otsailak 20
ekainak 2-6 ekainak 19
urriak 6-10 urriak 23

 

Harremanak SARPI IBERICA, SLU enpresa kudeatzailearekin

Calendario de Recogida de Residuos Peligrosos 2025