Hondakin erradioaktiboen kudeaketa
Instalazio Erradioaktiboetan, eduki erradioaktiboa duten hondakin ugari sortzen dira. Kutsatutako material horien kudeaketa – baita iturriena ere erabiltzeari uzten zaienean¬– honako hauen arabera egingo da: erradiologia babeserako printzipio orokorrak, indarrean dagoen araudia eta Segurtasun Nuklearreko Kontseiluaren (SNK) segurtasun gidak.
Erradiologiaren ikuspegitik, hondakin erradioaktiboei lotutako bi kudeaketa mota bereiz daitezke:
Kudeaketa konbentzionala:
Erradiologiaren ikuspegitik, arreta berezirik jarri behar ez denean. Hemen sartzen dira, alde batetik, agintaritza eskudunak ezarritako balioen azpiko eduki erradioaktiboak dituzten hondakinak, eta, bestetik, indarrean dagoen legediaren arabera, baimenik behar ez duten jarduerak egiteko instalazioetan sortutako hondakinak. Kudeaketa mota horren barruan, kudeaketa honela sailka daiteke:
- I. taldea (hiri hondakin izan daitezkeen hondakin orokorrak), hala nola pazientearen arropa eta oheko arropa, terapia metabolikoko tratamenduen ondoren.
- II. taldea (hirikoak edo etxekoak izan daitezkeen hondakin sanitarioak).
- III. taldea (jatorri sanitarioko hondakin arriskutsuak), hondakinean bestelako arriskuak daudenean, hala nola biologikoak, kimikoak, etab.
Kudeaketa hondakin erradioaktiboak manipulatzeko eta tratatzeko baimena duen enpresa batek egingo du - ENRESA:
Hondakin erradioaktiboak Empresa Nacional de Residuos Radioactivos S.A. (ENRESA) sortzeko uztailaren 4ko 1522/1984 Errege Dekretuan eta gainerako araudi aplikagarrian ezarritakoaren arabera kudeatuko dira.
-
Instalazio Erradioaktibo Baimenduak:
Instalazio hauek Instalazio nuklear eta erradioaktiboei buruzko erregelamenduaren III. Tituluan bildutako xedapenekin bat datorren funtzionamendu-baimena dute.
ENRESAk hondakinak kudeatzeko eskakizunak:
• Hondakin Erradioaktiboak (Xede zientifiko, mediko, nekazaritzako, komertzial edo industrialak dituzten Instalazio Erradioaktiboenak) egokitzeko espezifikazio tekniko-administratiboak sinatzea.
• (HDO) Hondakinen Deskripzio Orria betetzea. Deskripzio Orria erradiazio-iturri kapsulatuei badagokie, oso kontuan hartu behar da CSNaren IS-28 Instrukzioko II-B-4 atalak dioena.
• HDOa ENRESAri bidaltzea.
-
Beste instalazioak:
Behar den baimena gabeko material erradioaktiboa duen edozein instalaziok material horiek ENRESAri Transferitzeko Baimena eskatu behar dio Industria, Energia eta Turismo Ministerioari, Instalazio nuklear eta erradioaktiboei buruzko erregelamenduaren 74. artikuluan xedatutakoaren arabera.
Ministerioak Transferitzeko Baimena eman eta behin, ENRESArekin harremanetan jarri behar da, dagokion kontratua sinatzeko.
ENRESAk hondakinak kudeatzeko eskakizunak:
• Hondakin erradioaktiboak onartzeko espezifikazio tekniko-administratiboak sinatzea.
• ENRESAren teknikariek, hondakinak eraman aurretik, material horiek ikuskatzea.
Prozesuari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan ENRESArekin.
HONDAKIN ERRADIAKTIBOEN BILKETAREN KUDEAKETA EKONOMIKOA UPV/EHn:
UPV/EHUko Berrikuntzaren, Gizarte Konpromisoaren eta Kulturgintzaren arloko Errektoreordetzak bere gain hartzen du, bere aurrekontuaren barruan, ENRESAk hondakin erradioaktiboak biltzeko lanetan sortutako gastuen kudeaketa ekonomikoa.
Instalazio Erradioaktiboetako arduradunek faktura originalak bidaliko dizkiote UPV/EHUko Hondakinen Gestio eta Ingurumen Kalitaterako teknikariari, ordain ditzan.