HABIDUNI
Bizi-ohiturak unibertsitate-komunitatean (UPV/EHUko ikasleak, IRI eta TEKAZEL): ohiturak, ezagutzak eta informazio-iturriak
HABIDUNI proiektuaren helburu nagusia UPV/EHUko ikasleen, Irakasleen eta Ikertzaileen (IRI) eta Teknikariak eta Kudeaketako eta Administrazio eta Zerbitzuetako Langileen (TEZAKEL) ezagutza-maila ebaluatzea da, baita norbere bizi-ohiturekin duen lotura ere. On line ezarritako inkesta baten bidez, unibertsitate-kolektiboen nutrizio-ezagutzan dauden arrakalak identifikatu nahi dira. Osasun-ezagutzaren mailan hainbat faktorek eragiten dute, hala nola ezaugarri soziodemografikoek, sinesmen kulturalek eta eskuragarri dauden informazio-iturriek. Unibertsitateko biztanleen artean nutrizioaren ezagutza-maila ebaluatzea funtsezkoa da ezagutza horrek bizi-ohitura osasungarriagoak nola bultza ditzakeen ulertzeko. Inkestaren emaitzek funtsezko informazioa emango dute unibertsitate-ingurunean praktika osasungarriak sustatuko dituzten estrategiak diseinatzeko.
Proiektu honek bat egiten du deialdiaren 5. Erronkarekin, unibertsitateko komunitatean bizimodu osasungarri eta iraunkorrak sustatzea helburu duena.
- Koordinatzailea: Ainhoa Fernández Atutxa
- Kontakturako e-maila: ainhoa.fernandez@ehu.eus
- Parte hartzen duten ikastegiak: Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
- CBL programaren edizioa: VIII (2024/25)