TALLER-Gu-geu-bolondres

“Gu geu bolondres” tailerra

Zure ideiak oso baliagarriak dira. Ez iezaiezu pasatzen utzi. Jar itzazu martxan, zure unibertsitatea eta ingurua hobetzeko.

Tailerraren kartela

Proiektu edo ekintza solidarioen ideiaren bat duzu eta gauzatu nahiko zenuke? Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatek diseinatzeko laguntza emango dizu eta, gainera, hautazko kredituak aitortuko dizkizu.

Ez daukazu aitzakiarik! Izena eman Jolas eta Ekin erakundearekin batera antolatu dugun tailer praktiko honetan. Ideia hori garatzeko eta gauzatzeko aholkularitza emango dizugu: lehen zirriborrotik Gu geu bolondres programaren (boluntariotza autokudeatua) formularioa bera entregatzera. Gainera, zure ingurua hobetzeko zerbait egin nahi baduzu baina ez badakizu ondo nondik hasi, proiektu ideiak sortzea bultzatuko da tailerrean.

Ezin errazagoa da. 

Izena eman, plaza kopuru mugatua dago eta!
Programa
Sala de Juntas
Edificio Biblioteca Central
Área de Leioa-Erandio. Campus de Bizkaia

Azaroak 7. 15:30-18:00
I. blokea. «Gu geu bolondres» programaren aurkezpena (2 ordu eta erdi).

Helburuak:

  • «Gu geu bolondres» programa deskribatzea eta proiektuen izapidetzearen lehen ezagutzak lantzea.
  • Ikasleek interesak identifikatzea eta lehen proiektu ideiak biltzea.
  • 2030 Agendaren Garapen Jasangarriko Helburuei lotutako unibertsitate arloko beharrak eta programan parte hartu nahi duten gizarte erakundeak (GKEak, elkarteak, eta abar) aurkeztea.

Azaroak 11. 15:30-18:00
II. blokea. Lehen ideiak sustatu eta garatzea (2 ordu eta erdi).

Helburuak:

  • Proiektu ideiak bultzatzea, sormenezko dinamiken bidez.
  • Lehen proiektu zirriborroak garatzea: helburuak, hartzaileak, baliabideak, eta abar.

Azaroak 13. 15:30-17:30
III. blokea. «Jarduera proiektua» formularioa idatzi eta entregatzea (2 ordu).

Helburuak:
  • Ikasleei «jarduera proiektua» idazten laguntzea, eta, ondoren, «jardueraren amaierako txostena» betetzeko orientazioa ematea.
  • Proiektua UPV/EHUren Iraunkortasun Zuzendaritzari entregatzea.
OHAR GARRANTZITSUA: Aurrez aurreko orduez gain, ikasgelatik kanpo lan egitea eskatuko da (5 ½ h.) tailerra gainditzeko eta hautazko kredituak baliozkatzeko ezinbestekoa den ziurtagiria lortzeko.

Izena ematea

  • Izena emateko epea: 2019ko azaroaren 3ra arte

Jolas eta ekin, SERSO San Viator, InteRed, Gizakien lurra, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia