CBL-2024-2025-GKZ-AZPI

GKZ-AZPI

Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko azpiegiturak eta espazio publikoa eta soziala jasangarriago egiteko, birmoldatzeko eta birdefinitzeko diagnostikoa

Ekimenaren proposamena da elkarlanean oinarritutako gobernantzaren ikuspegitik abiatuta, espazio publikoa eta sozialaren irakurketa kolektibo bat eta diagnostiko bat egitea. Ekintzek, orotara, trebakuntza, dizplinartekotasuna eta berrikuntza landuko dituzte, betiere bideragarritasuna eta jasangarritasuna azpimarratuz.

Nola bizi du ikasleriak ikastegiko espazioa? Nola elkarreragiten du ikastegiko komunitateak espazio soziala eta publikoarekin? Atsegina da? Jasangarria da? Zergatik?

Halaber, helburu zehatzak izango dira batzorde eragile bat sortzea eta parte hartze aktiboa zabaltzea ikastegiko komunitatearen artean bizikidetzaren eta jasangarritasunaren alde eginez.

  • Koordinatzailea: Andoni Iturbe Tolosa
  • Kontakturako e-maila: andoni.iturbe@ehu.eus
  • Parte hartzen duten ikastegiak: Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
  • CBL programaren deialdia: VIII (2024/25)