Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolan klimatizaziorako energia kontsumoa optimizatzea
Proiektu honek proposatzen du Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolako unibertsitateko kideak zuzenean inplikatzea baliabideen optimizazioan, zehazki klimatizaziorako energia kontsumoan, eskola iraunkorrago bat garatzeko, ingurumenarekiko errespetua sustatzeko eta baliabideak aurrezteko. Hauek izango dira jarduera ildoak: instalazio termikoen egungo egoera ebaluatzea, konfort termikoa ebaluatzea, eraikinaren isolamendu termikoa ebaluatzea eta sentsorika bidezko hobekuntza proiektu bat diseinatzea.
Horrez gain, iraunkortasun irizpideak zehaztu nahi ditu lehendik dauden eraikinen modernizazioan aplikatzeko, eta, hala, campusaren bizi kalitatea handitzen lagundu; izan ere, klimatizazio sistemen kudeaketa eta erabilera egokiak lehen mailako energiaren kontsumoa %40 baino gehiago murriztea ahalbidetzen du.
- Koordinatzailea: Estibaliz Apiñaniz Fernández de Larrinoa
- Harremanetarako helbidea: estibaliz.apinaniz@ehu.eus
- Parte hartzen duten zentroak: Gasteizko Ingeniaritza Eskola
- CBL Programako edizioa: III (2019/20), IV (2020/21)
Ekoizpen zientifikoa
- Calvo, I., Gil-García, J.M., Apiñaniz, E., Escudero, C., García-Adeva, A.J., Mesanza, A., Gastón, M. 2021. Design of a PBL experience in the field of sustainability for industrial informatics. Advances in Intelligent Systems and Computing, 1266 AISC, pp. 338-347. DOI: 10.1007/978-3-030-57799-5_35.
- Apiñaniz, E., Mesanza, A., Calvo, I., Escudero, C., Gil-García, J.M., Garcia Adeva, A.J., Gastón, M. 2020. Collaborative Project to improve the thermal comfort and the energy consumption at the Faculty of Engineering Vitoria-Gasteiz (University of the Basque Country). EDULEARN20 Proceedings, 4554-4559.