MONITORIZACION-ENERGIA-Escuela-Ingenieria-Vitoria-Gasteiz

Gasteizeko Ingeniaritza Eskola (Arabako Campusa)

Lan-taldea

UPV/EHUko Gasteizeko Ingeniaritza Eskolak monitorizazioaren bidez eta UPV/EHUko ikastegietako sistema eta patroietan energiaren eraginkortasuna hobetzera bideratutako estrategien lanketa parte-hartzailearen bidez energia elektrikoa erantzukizunez kontsumitzeko sentsibilizazio proiektuan hartu zuen parte 2016/17 ikasturtean.

Monitorizatutako eremuak

Honako hauek izan ziren Gasteizeko Ingeniaritza Eskolan monitorizatutako zirkuituak:

  • 2. solairuko argiteria: 6. EREMUA
  • 1. solairuko argiteria: 5. EREMUA
  • Beheko solairuko argiteria: 5. EREMUA
  • Sotoko argiteria: 5. EREMUA

Monitorizatutako eremuen analisia

Monitorizatutako lau zirkuituetan hartutako neurriak analizatu ziren, horrela, kontsumoen eta eskarien urteko bilakaera eta asteko kontsumoak ohiko irakaskuntza dagoen aste batean duen bilakaera aztertzeko. Jarraian ikus daiteke monitorizatutako lau zirkuituen urteko kontsumoari dagokion grafikoa. Bertan ikus daiteke sotoko argiteriaren zirkuituak kontsumo handia duela gainontzeko erdiko hiru solairuen aldean.

Neurri horiei esker, posible izan zen erabiltzaileen eta ekipoen jokaera patroiak ezartzea, kontsumoa optimizatzeko epe laburrerako, ertainerako eta luzerako estrategiak definitze aldera. Honako hauek dira estrategia horiek definitzerakoan aintzat hartu beharreko oharrik garrantzitsuenak:  1) irakaskuntzarik ez dagoen orduetan funtzionatzen zeuden elementuak identifikatzea; 2) zirkuituen funtzionamendua karakterizatzea eskaririk handiena dagoen momentuetan eskari hori murrizte aldera; 3) prestakuntza praktikoa ematea SBri monitorizazioaren emaitzen potentzialari buruz; 4) zuzen daitekeen funtzionamendua duten ekipoak eta egoerak identifikatzea eta eskuz desaktibatu ezin diren ekipo eta elementuak automatizatzea; 5) ekintza espezifikoak ezartzea kontsumoak murrizteko (ordutegiak berrantolatzea optimizazioa aintzat hartuz, progresiboki ekipoak ordeztea, etab.). Gainera, azpimarratzeko modukoa da zabaldu egin behar dela sistemen monitorizazioa gainontzeko zirkuitu eta zerbitzu eta ekipoetara.

Grafikoa: monitorizatutako lau zirkuituen urteko kontsumoa

Ekintza taldea

Honako hauek osatu zuten taldea: ikastegiko zuzendariorde batek, irakasle eta ikertzaileen (II) kolektiboko lau pertsonak, administrazio eta zerbitzuetako pertsonalaren (AZP) kolektiboko lau pertsonak, atezain batek, Arabako campuseko arkitekto batek eta ikastegiko ikasle batek.

Gasteizko Ingeniaritza Eskolako proiektu kudeatzailearen harremanetarako datuak (Arabako Campusa)