Garapena, Lankidetza eta Giza Garapenerako Teknologiari buruzko XXII mintegia

Garapena, Lankidetza eta Trantsizio Ekosozialerako Teknologiei buruzko XXII. Mintegia

Ikastaro Semipresentziala

Euskal Herriko Mugarik Gabeko Ingeniaritza (ISF-MGI), UPV/EHUrekin batera, Giza Garapena, Lankidetza eta Trantsizio Ekosozialerako Teknologiei buruzko Mintegia antolatu du Boluntan, Bizkaiko Irakaskuntza Teknikoetan Garapenerako Sentsibilizazio eta Hezkuntza proiektuaren esparruan eta Bilboko Udalaren laguntzarekin.

Jardunaldi hauen bidez, mintegiaren planteamendua Trantsizio Ekosozialari eta Garapenerako Lankidetzari buruzko oinarrizko elementuak eskaintzea da, eta dauden desberdintasunen panoramari buruzko kontzientzia kritikoa sortzea, genero-desberdintasuna eta arazoak barne, bai Hego Globaleko, bai Ipar Globaleko herrialdeetan.

Horretarako, jendarte zibileko eta Bizkaiko Lankidetzako erakundeetako hainbat ordezkarik parte hartzen dute. Parte hartzeko eta eztabaidatzeko metodologiekin saioak planteatzen dituzte, genero-ikuspegia agerian jartzen dute eta planteatutako gaietan sakontzeko material osagarria ere jasotzen dute.

Ikastaroa garapenerako lankidetzarekin zerikusia duten oinarrizko ezagutzak eskuratu nahi dituzten edozein formakuntzatako pertsonentzat da, eta Gradu Bukaerako Lana Jendarte Eraldaketarekin lotutako eremuetan egin nahi duten ikasketa zientifikoetako ikasleentzat interes bereziko saioak izango ditu.

XXII. edizioa 2021ko azken hiruhilekoan egingo da, urriaren 8tik abenduaren 17ra, ostiralero. Saio horiez gain, ibilaldi bat egingo da jardunaldietan landutako gaiak sakontzeko.

Hizkuntza: 

  • Euskara eta gaztelania

Iraupena: 

  • 75 ordu (hautazko 3 kreditu baliozkotu ahal izango da)

Noiz emango den: 

  • 2021eko Urriaren 8tik abenduaren 17ra bitartean

Izena emateko epea: