Gailu elektrikoen eta elektronikoen hondakinen bilketa (GEEH)
ERNE: Galdetegia bete aurretik, aintzat hartu honako hauek:
- Galdetegi hau betez gero, INDUMENTAL RECYCLING baimendutako kudeaketa enpresaren bitartez egingo da GEEHen bilketa.
- GEEHen zentro ekoizle bakoitzean eskaerak egiteko arduradun bat dago. Galdetu prozedura zehatzaz zure ikastegiko administrazioan.
- Garrantzitsua da galdetegia betetzen duzuen administratzaileek ekoizlearen identifikazio datu ahal bezain zehatzak ematea, baita hondakinen kokalekua eta harremanetarako pertsonen datuak ere; horrela, hondakinak biltzeko plangintza erraztuko diguzue bai guri bai enpresa kudeatzaileari.
- Izartxoa duten galdetegiaren eremuak nahitaez bete behar dira. Eremuren batean datu espezifikorik eduki ezean, adierazi “E/E”.
- Edozein zalantza edo kontsultarako, jarri harremanetan UPV/EHUko Hondakinen teknikari kudeatzailearekin: isaac.barrio@ehu.eus; Tel.: 943 018 164.