Prestakuntza: Jatorri kimikoko hondakin arriskutsuak
Unibertsitateko sail edota irakaskuntza edo ikerketa laborategietan sortutako hondakinen zentro barneko kudeaketaz arduratzen diren langileek informazioa eta oinarrizko prestakuntza izan beharko dute hondakin arriskutsuei buruz oro har eta prestakuntza espezifikoa izan beharko dute beren lantokian zehazki sortzen diren hondakinei buruz; hartara, eskuratutako ezagutzak aplikatu ahal izango dituzte ikasleak zuzen trebatzeko eta hondakinei eta zentroko langileen segurtasunari buruz indarrean dagoen legedia betetzeko.
Helburu hori lortzearren, Berrikuntzaren, Gizarte Konpromisoaren eta Kulturgintzaren arloko Errektoreordetzaren Iraunkortasun Zuzendaritzak, UPV/EHUko Ikasketa, Plangintza eta Langileen Prestakuntzarako Kabinetearekin batera, eta gure unibertsitateko hondakin arriskutsuak kudeatzen dituen enpresarekin lankidetzan (SITA SPE IBÉRICA), hainbat prestakuntza ikastaro antolatzen dira urtero hondakin mota horiek kudeatzen edota sortzen dituzten UPV/EHUko langileentzat.
Prestakuntza ekintzak:
2023. urtea:
- Jatorri kimikoko hondakin arriskutsuak: sailkatzeko eta minimizatzeko orientazio praktikoak (2023ko urtarrila)
2018. urtea:
- Laborategiko praktika seguruak eta iraunkorrak (2018ko urtarrila)
2017. urtea:
- Hondakin arriskutsuen gestio jasangarria UPV/EHUn: sailkatzea, minimizazioa eta tratamendua (2017ko urtarrila)
2016. urtea:
- Merkantzia eta hondakin arriskutsuen garraio eta zamalanak (2016ko azaroa)
- Laborategiko hondakinen kudeaketa (2016-11-30) (pdf, 1,9 Mb)
Zientzia eta Teknologia Fakultateko ikasleentzako ikastaroa
2015. urtea:
- Hondakin arriskutsuen kudeaketa UPV/EHUn: prozedura, sailkapena eta minimizazioa (2015eko ekaina/abendua) (pdf, 517 Kb)
2014. urtea:
2013. urtea:
- Hondakinen kudeaketa Unibertsitatean (2013ko azaroa) (pdf, 147 Kb)
- Merkantzia arriskutsuen garraioa eta zamalanak (2013ko azaroa) (pdf, 151 Kb)