Filtrorik gabeko selfie bat. Geure burua memoriatik eta alternatiben eraikuntzatik ezagutzea bat-bateko antzerkiaren bidez.
Online ikastaroa
Online ikastaro hau UPV/EHUko ikasleei zuzendutako ekimena da, eta prestakuntza teoriko-bizipenezko prozesu bat proposatzen du, gure ingurune hurbileko errealitateak urrunekoarekin konektatzeko. Horrela, metodologia berritzaileak erabiliz, hala nola Bat-Bateko Antzerkia eta arte terapia, giza eskubideen defentsan, lurraldean, ekofeminismoan eta kulturartekotasunean oinarritutako garapen-ereduetara hurbilduko gara.
UPV/EHUko eGelaPI plataforman birtualki garatuko den doako ikastaroa.
Hizkuntza:
- Euskara eta gaztelania
Iraupena:
- 37.5 h (hautazko 1.5 kreditu baliozkotu ahal izango da)
Noiz emango den:
- 2021eko otsailaren 24tik apirilaren 30ra bitartean
Izena emateko epea:
- 2021eko urtarriletik 25etik otsailaren 19ra bitartean
Ikasle kopuru mugatua dago (20 lagun)