CBL-2017-2018-Compra-responsable-sostenible-reactivos

Baliabideak aprobetxatzea: erreaktibo kimikoen erosketa arduratsu eta iraunkorra

9, 12 garapen iraunkortasunerako helburuak

Proiektu honen helburua da oinarrizko kimika eta kimika aplikatuaren alorrekin lotutako laborategietan praktikak egiten dituzten Arabako Campuseko hiru Sailetan erreaktibo kimikoen erosketan eta erabileran ekonomia zirkularra sustatzeko beharrezko baldintzak aztertzea. Azterlana egiteko praktikak egin ohi diren lan-inguruak ezaugarritu dira (laborategiak eta erreaktiboen biltegiak), dagozkion inbentarioak egin dira egun eskuragarri dagoena eta benetan behar diren erreaktibo kimikoak ezagutzeko, kudeaketa-sistema bat ezarri da IIP eta AZPen lana errazteko, baliabideen elkartrukearen bideragarritasuna ezarri eta baliabideen elkartrukerako protokolo bat egin da.

  • Koordinatzailea: Gorka Gallastegui
  • Harremanetarako helbidea: gorkajavier.gallastegui@ehu.eus
  • Parte hartzen duten zentroak:
    • Gasteizko Ingeniaritza Eskola
    • Farmazia Fakultatea
  • CBL Programako edizioa: I (2017/18) eta II (2018/19)