CBL-2022-2023-Eraldaketarako Hezkuntza

Eraldaketarako Hezkuntzaren bidea sortzen Kulturaniztasunean heziketa bultzatuz

XXI. mendeko hezkuntzak dituen erronken artean, Kulturartekotasuna izaten ari da adierazgarrienetako bat. EAEn gauzatu den hezkuntza curriculumaren berrikuntzarekin batera, sistemaren baitan suertatzen ari diren aldaketak irauli dute gure gizartea, eta mahai gainean jarri ditu eskolak eta gizarteak dituen gatazka nagusiak. Eskola segregazioa errealitatea denez gero, eta gure gizartea gero eta anitzagoa den heinean, hezkuntza graduetako ikasleek jaso behar duten formakuntzan Kulturarteko Hezkuntzak leku berezia izan behar du. Munduko kulturen balio praktikoari ere erreferentzia egin nahi diogu proiektu honetan Garapen Iraunkorreko Helburuekin eta 2030 Agendarekin bat eginez. UNESCOk proposaturiko 2021 Hiritartasun Demokratikorako Hezkuntza Globala marko teoriko moduan hartuz, Kulturartekotasunak Garapen Iraunkorarreko Helburuak osatzen dituen UPV/EHUren 18. helburua sustatuko dugu. Era honetan, Garapen Iraunkorra erdiesteko eta munduko ekosistemak babesteko etnoaniztasunak egiten duen ekarpena lehenetsiko dugu (hizkuntz aniztasuna zein ohiko jakinduriaren papera). Halaber, gure proiektuan eskaintzen diren gaiek 1.,3., 4., 10.,11. eta 16. helburuekin dute lotura zuzena.

Gure proiektuak lotura zuzena du Gasteizko Hezkuntza eta Kirol Fakultatearen barnean eskaintzen den Kulturartekotasun Minorrarekin. Minor hau,fakultateetako proposamen modularrei jarraiki, 2013-2014 ikasturtetik eskaintzen zaien Lehen Hezkuntza eta Haur Hezkuntzako graduetako laugarren mailako ikasleei. Gure helburua Kulturartekotasun Hezkuntzan trebatzea da etorkizun hurbileko HH eta LH-ko irakasleak, egungo erronkei aurre egiteko gaitasunak garatzen lagunduz. Izan ere, Kulturartekotasun MInor honen helburu nagusia da irakasleei hasierako formazio bat eskaintzea modu aktiboan kulturartekotasuna eraikitzeko gai izan daitezen hezkuntza, gizarte nahiz kultura eremuetan. Hizkuntza, kultura eta gizarte aniztasuna, hiritartasunaren garapena, irakaslearen nortasuna eta ingurugiroaren babesa dira minor honetan lantzen ditugun ardatz nagusiak.

  • Koordinatzailea: Andrea Perales Fernández de Gamboa
  • Harremanetarako helbidea: andrea.perales@ehu.eus
  • Parte hartzen duten zentroak: Hezkuntza eta Kirol Fakultatea
  • CBL Programako edizioa: VI (2022/23), VII (2023/24)

 

Ekoizpen zientifikoa

  • Coronel Gastiain, U., Palacios Agundez, I., Perales-Fernández-de-Gamboa, A., Rico, A. 2024. Kulturarteko hezkuntza eta Garapen Iraunkorreko Helburuetarantz bidea eginez World Café-aren bidez: eskola baten esku-hartzea. UZTARO-Revista de Humanidades y Ciencias Sociales, prentsan.
  • Perales-Fernández-de-Gamboa, A., Álvarez-Gila, O., Hansen, M. 2024. Escuela, inmigración y multilingüismo. Síntesis.
  • Perales-Fernández-de-Gamboa, A., Arregi Orue, J.I., Escalante Mateos, N., Palacios Agundez, I. 2024. La formación docente con perspectiva intercultural a través de la asignatura Gestión de Proyectos Específicos: Construyendo puentes entre Universidad, escuela y comunidad. Rompiendo Barreras: Lenguaje, Cultura y Tecnología en la Educación Inclusiva. Tirant lo Blanch.