Erakusteko kamisetak. 17+1. Hizkuntza eta kultur aniztasuna

Erakusteko kamisetak

17+1. Hizkuntza eta kultur aniztasuna

 

Planetaren eta pertsonen 17 erronka nagusietan duen inplikazioaz gain, UPV/EHUk beste konpromiso bat gehitu du GJH berri bat (17+1) sartzearekin, non hizkuntza- eta kultura-aniztasuna garapen jasangarrirako funtsezko faktore gisa ezartzen den.

01 / 02. Hizkuntzen esparrua garapen jasangarriaren funtsezko elementuetako bat da. Hizkuntzak eragile ekonomikoak dira, bakerako eta gizarte-kohesiorako funtsezko faktorea, eta, azken batean, giza eskubideen gaia.

03. Munduan 6.000 hizkuntza inguru daude. Munduko hizkuntzen % 50 inguru desagertzeko arriskuan daude.

04. Haur guztiek hizkuntza hegemonikoak ikas ditzaten sustatu behar da, prestakuntza jasotzeko eta kanpora begira harremanak izateko aukera berberak izan ditzaten. Hori izango da kalitatezko hezkuntza lortzeko bidea: munduari bere identitate propiotik begiratzen diona, baina nahitaez elkarri lotutako gizarte global batean integratzen dena

05. Interneteko edukien % 90 hamabi hizkuntzatan baino ez dago, eta 6.000 hizkuntza inguru daude munduan

06. Arrakala digitala murriztu behar da, teknologia berrietarako sarbidea bermatuz hizkuntza guztietan, batez ere hizkuntza gutxituetan. Era berean, hizkuntza horiek komunikabide guztietan, idatzietan, ikus-entzunezkoetan eta teknologia berrien esparruan duten presentzia bermatu behar da.

 

Egiletza:

01. David Esteban
02. Gurutze Fagoaga
03. Amaia Iruskieta
04. María José Avilés
05. Constanza Muñoz
06. Laura Valbuena