Erakusteko kamisetak. 16. Bakea, justizia eta instituzio sendoak

Erakusteko kamisetak

16. Bakea, justizia eta instituzio sendoak

 

01. Mundu osoan 5 urte baino gutxiago dituzten lau haurretik bat jaiotzen denean, jaiotza horiek ez dira inoiz modu ofizialean erregistratzen, eta horrek lege-nortasunaren froga bat kentzen die; hori, ordea, funtsezkoa da beren eskubideak babesteko eta justizia eta gizarte-zerbitzuak eskuratzeko.

02. Ustelkeriak gehien kaltetutako erakundeen artean botere judiziala eta polizia daude. Ustelkeria eta eroskeria modu guztietan nabarmen murriztu behar dira.

03. Gerretatik, jazarpenetatik eta gatazketatik ihes egiten duten pertsonen kopurua 70 milioitik gorakoa izan zen 2018an, Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Komisarioaren Bulegoak (ACNUR) ia 70 urtean erregistratutako zifrarik altuena.

04. Informaziorako sarbide publikoa bermatu behar da, eta oinarrizko askatasunak babestu, estatu-legeen eta nazioarteko akordioen arabera.

05 / 06. Garapen jasangarria sustatzen duten gizarte baketsuak eta inklusiboak lortzeko, beharrezkoa da zuzenbide-estatua bultzatzea, bai estatu-mailan, bai nazioartean. Horrek esan nahi du giza eskubideen eta bakearen errespetuan oinarritutako gizarteak sustatu behar direla, agertoki egonkorretan, herritarrek beren eskubideak berdintasunean egikaritu ahal izan ditzaten eta erakundeek beren eginkizunak modu seguruan bete ahal izan ditzaten.

 

Egiletza:

01. Arrate Baroja
02. Markel Gamarra
03. Maddi Urtxegi
04. María Muñoz
05. Maialen Echaniz
06. Ane Mendizabal