Erakusteko kamisetak. 15. Lehorreko ekosistemetako bizitza

Erakusteko kamisetak

15. Lehorreko ekosistemetako bizitza

 

01. Tenperaturaren igoerak eta hezetasunaren jaitsierak, hirigintza- eta baso-politikekin batera, lagundu dute baso-suteak gero eta ugariagoak eta suntsitzaileagoak izan daitezen. Larreetarako eta laboreetarako mozketari gehituta, urtero 13 milioi hektarea baso desagertzen dira.

02. Basoetan animalia-, landare- eta intsektu-espezie guztien % 80 baino gehiago bizi dira.

03. Basoak funtsezkoak dira gure biziraupenerako, baina baso-masaren galera aurrekaririk gabeko erritmoan bizkortzen ari da.

04. Baso mota guztien kudeaketa jasangarria sustatu behar da, baso-soiltzeari amaiera eman behar zaio, baso degradatuak berreskuratu behar dira eta mundu-mailan basotzea eta basoberritzea areagotu behar da.

05. Isilpeko ehizak eta basa-bizitzako legez kanpoko trafikoak hura kontserbatzeko ahaleginak zapuzten jarraitzen dute. Ia 7.000 animalia- eta landare-espezie legez kanpoko merkataritzaren parte gisa salatu ziren 120 herrialdetan.

06. Premiazko neurriak hartu behar dira isilpeko ehizari eta flora- eta fauna-espezie babestuen trafikoari amaiera emateko eta basa-produktuen legez kanpoko eskariari eta eskaintzari heltzeko. Animalia ezagunen 8.300 arrazetatik, % 8 desagertuta daude eta % 22 desagertzeko arriskuan.

 

Egiletza:

01. Nagore Anakabe
02. Ania Gómez
03. Maitane Bautista
04. Saray Llorente
05. Lierni Madariaga
06. Saray Llorente