Erakusteko kamisetak
14. Itsaspeko bizitza
01. Beharrezkoa da arrantza-ustiapena eraginkortasunez arautzea eta gehiegizko arrantzari, legez kanpoko arrantzari, aitortu gabeko eta arautu gabeko arrantzari eta arrantza-jarduera suntsitzaileei amaiera ematea. Baita oinarri zientifikoa duten kudeaketa-planak aplikatzea ere, arrain-populazioak ahalik eta eperik laburrenean berrezartzeko.
02. Itsas turismoaren inpaktua murriztea eta basa-bizitzaren nahasmendua mugatzea turismo-sektoreko kudeatzaile eta profesionalen ardura da, baina bisitarien erantzukizuna ere bada.
03. Gaur egun, itsas biodibertsitatea arriskuan dago: kutsadura, itsas hondoetan amaitzen duten hondakinak edo arrantza-teknika inbaditzaileak poliki-poliki suntsitzen ari dira.
04. Mota guztietako itsas kutsadura prebenitu eta nabarmen murriztu behar da, bereziki lehorrean egindako jarduerek eragindakoa, itsas detrituak eta mantenugaiek eragindako kutsadura barne.
05 / 06. Urtero 8 eta 12 milioi tona plastiko isurtzen dira ozeanoetara. Ozeanoko km2 bakoitzeko, batez beste, 13.000 hondakin plastiko-zati daude. Laster neurriak hartzen ez baditugu, 2050ean arrain baino plastiko gehiago egon daitezke itsasoan.
Egiletza:
01. Marina Morales
02. Aitana Rodríguez
03. Amaia Manso
04. Soraya Morgado
05. Silvia Fdez. de Arroyabe
06. Lierni Madariaga