Erakusteko kamisetak
13. Klimaren aldeko ekintza
01 / 02. Argi dago gizakiaren eraginak atmosfera, ozeanoak eta lurra berotu dituela. Eta berotze global hori da klima-aldaketaren kausa, gizakiok aurre egin behar diogun mehatxurik handiena.
03. Gaur egungo berotegi-efektuko gasen kontzentrazioa eta isurketa etengabeak direla eta, litekeena da mende amaieran munduko tenperaturaren igoera 1,5 ºC-tik gorakoa izatea, 1850etik 1900era bitarteko aldiarekin alderatuta.
04. Badakigu ozono-geruza klimarekin lotuta dagoela. Badakigu berotegi-efektuko gasek ozono-geruzari eragiten diotela; geruza horrek eguzkiaren tenperatura altuetatik babesten gaitu. 25.000 espezie baino gehiago, ezagunetatik ia heren bat, desagertzeko arriskuan daude. Klima-aldaketa izango da horien % 8ren erantzulea.
05 / 06. Ozeanoak berotu egin dira, elur- eta izotz-kopuruak behera egin du eta itsas maila igo egin da. Munduko ozeanoak berotzen jarraituko dute eta izotzak urtzen jarraituko du. Itsas mailaren batez besteko igoera 24 eta 30 cm artekoa izango da 2065erako, eta 40 eta 63 cm artekoa 2100erako.
Egiletza:
01. Nerea Paternain
02. Markel Gamarra
03. Ane Toledo
04. David Esteban
05. Ana María Tejada
06. Irina Palamidessi