Erakusteko kamisetak
12. Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak
01. Kalkuluen arabera, ekoitzitako janari guztiaren herena kontsumitzaileen eta txikizkarien zaborrontzietan usteltzen da, edo, bestela, garraio eta bilketa-praktika eskasengatik hondatu egiten da.
02. Ekonomia zirkularreko irizpideak txertatu behar dira antolakuntzan, hondakinak prebenitzeko, murrizteko, berrerabiltzeko, birziklatzeko eta baloratzeko politiken bidez, praktika jasangarriak egokituz.
03. Garrantzitsua da uraren erabilera optimizatzeko neurriak ezartzea. Gaur egun, kilo bat ahuakate ekoizteko behar den ur kopurua 600 eta 700 litro artekoa da.
04. Kontsumo eta ekoizpen jasangarriak baliabide gutxiagorekin gauza gehiago eta hobeak egitea esan nahi du. Era berean, hazkunde ekonomikoa eta ingurumenaren degradazioa bereizi nahi dira, baliabideen eraginkortasuna areagotu eta bizimodu jasangarriak sustatu.
05. Egungo kontsumo-ereduak baliabide naturalak agortzen eta ekosistemak kaltetzen ari dira.
06. Biodibertsitatean eta ekosistemetan eragin negatibo txikiena duten praktikak sustatu behar dira, ingurumenean, gizartean eta ekonomian eragin positiboa dutenak indartuz.
Egiletza:
01. Leire Maíztegui
02. Leire Nuñez
03. Maddi Urtxegi
04. Irene Gómez
05. Saioa Sotillo
06. Nerea Paternain