Erakusteko kamisetak
09. Industria, berrikuntza eta azpiegitura
01. Beharrezkoa da azpiegitura modernizatzea eta industriak birmoldatzea, jasangarriak izan daitezen, baliabideak eraginkortasun handiagoz erabiliz eta teknologia eta prozesu industrial garbiak eta ingurumenaren aldetik arrazoizkoak sustatuz.
02. Bide-sarearen azpiegiturak modu eraginkorrean administratu behar dira bizi-ziklo osoan, bide-segurtasuna kudeatuz, ezbehar-tasa murrizten laguntzeko.
03 / 04. Azpiegitura fidagarriak, jasangarriak, erresilienteak eta kalitatezkoak garatu behar dira, eskualdeetako eta mugaz gaindiko azpiegiturak barne. Horrek garapen ekonomikoari eta giza ongizateari lagunduko lioke, eta bereziki guztiontzako bidezkoa den sarbide eskuragarriari.
05 / 06. Nabarmen handitu behar da informazioaren eta komunikazioen teknologiarako sarbidea, eta gutxien aurreratutako herrialdeetan Interneterako sarbide unibertsala eta eskuragarria ematen ahalegindu behar da.
Egiletza:
01. Laura Aranegi
02. Jaione Urbieta
03. Olatz Eguiguren
04. Ana González
05. Garbiñe Herreros
06. Amaia Manso