Erakusteko kamisetak
06. Ur garbia eta saneamendua
01. Giza jardueren ondoriozko hondakin-uren % 80 baino gehiago ibaietan edo itsasoan isurtzen da inolako tratamendurik gabe, eta horrek kutsadura eragiten du.
02. Uraren kalitatea hobetu behar da, kutsadura murriztuz, isurketa ezabatuz eta produktu kimiko eta material arriskutsuen isurketa minimizatuz.
03. Egun bakar batean, Saharaz hegoaldeko Afrikako 25 herrialdetan, emakumeek 16 milioi ordu ematen dituzte ura biltzen. Hori askotan eskolatzearen edo ordaindutako lanaren kaltetan gertatzen da, eta zama astunak behin eta berriz eta distantzia luzeetan garraiatzeak osasunean arriskuak eragiten dizkiete.
04. Baliabide hidrikoen erabilera eraginkorra nabarmen handitu behar da sektore guztietan. Ur gezaren erauzketaren eta horniduraren jasangarritasuna bermatu behar da, ur-eskasiari aurre egiteko eta ur-falta jasaten duten pertsonen kopurua nabarmen murrizteko.
05. Komunitateek aurrera egin dezaten, ur-baliabide garbiak, edangarriak eta seguruak eskuratzen dituztela erraztea funtsezko aurrebaldintza da.
06. Ibaietatik, lakuetatik eta akuiferoetatik ateratako ur guztien % 70 inguru ureztatzeko erabiltzen dira.
Egiletza:
01. Nerea Martínez
02. Shaila Arias
03. Ana Alcubierre
04. Marina Morales
05. Nerea Gallego
06. Gurutze Fagoaga