Erakusteko kamisetak
04. Kalitatezko hezkuntza
01. Datuek erakusten dutenez, hezkuntza da Afrikako herrialde gehien-gehienentzat ez betetzeko arrisku handiena duen helburuetako bat.
02. Unibertsitateen erantzukizuna da pertsonentzat, planetarentzat eta oparotasunarentzat beharrezkoak diren hezkuntza eta ezagutzak sortzea, Garapen Jasangarrirako Helburuekin konprometitutako ikerketaren bidez.
03. Garrantzitsua da ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teoriko eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, genero-berdintasunerako hezkuntzaren bidez.
04. Haur guztiek, lehen hezkuntzarako prest egon daitezen, lehen haurtzaroan arreta- eta garapen-zerbitzuak izan behar dituzte, baita kalitatezko eskolaurreko hezkuntza bat ere.
05 / 06. Hezkuntza da beste GJH asko lortzeko gakoa. Pertsonek kalitatezko hezkuntza jaso ahal dutenean, pobreziari ihes egin ahal izango diote. Horrela, hezkuntzak desberdintasunak murrizten laguntzen du.
Egiletza:
01. Iruntze Antuñano
02. Shaila Arias
03. Laura Valbuena
04. Laura Pla
05. Julene de la Fuente
06. Mª Carmen Amenabarro