Erakusteko kamisetak
03. Osasuna eta ongizatea
01. 2000-2015 aldian malariak eragindako 6,2 milioi heriotza baino gehiago saihestu ziren, batez ere Saharaz hegoaldeko Afrikako bost urtetik beherako haurretan. Malariaren intzidentzia-tasa orokorra % 37 jaitsi da, eta heriotza-tasak, berriz, % 58.
02. 1990ean baino 17.000 haur gutxiago hiltzen dira egunero, baina 5 milioi haur baino gehiago hiltzen dira urtero 5 urte bete aurretik.
03. Substantzia adiktiboen abusuaren prebentzioa eta tratamendua indartu behar dira, estupefazienteen erabilera desegokia eta alkoholaren kontsumo kaltegarria barne.
04. 2030erako, sexu- eta ugalketa-osasuneko zerbitzuetarako sarbide unibertsala bermatu behar da, familia-plangintza, informazioa eta hezkuntza barne.
05 / 06. Osasun-estaldura unibertsala lortu behar da, bereziki finantza-arriskuen aurkako babesa, kalitatezko funtsezko osasun-zerbitzuetarako sarbidea eta guztiontzat sendagai eta txerto seguruak, eraginkorrak, eskuragarriak eta kalitatezkoak.
Egiletza:
01. Soraya Morgado
02. Naia Villafruela
03. Diego Calleja
04. Leire Robledo
05. Janire Sanz
06. Gurutze Fagoaga