Erakusteko kamisetak. 01. Pobreziaren amaiera

Erakusteko kamisetak

01. Pobreziaren amaiera

 

01. Etxebizitza da, gizarte-bazterketaren faktore nagusia izateaz gain, hirietako bizitzaren kostuan eragin handiena duen faktorea.

02. Baliabide hidrikoetan genero-ikuspegia aplikatuz inbertitzeak gizarteratzea indartzen, pobrezia desagerrarazten eta ingurumenaren jasangarritasunerantz aurrera egiten laguntzen du.

03 / 04. Pobrezia energetikoa norbere bizitza hobetzeko adina energia ez izatea da. Edo energiarik ez izatea. Mundu osoko ia 800 milioi pertsonek ez dute elektrizitaterik, eta 2.600 milioi inguruk (munduko biztanleriaren herenak) ez dute janaria prestatzeko erregai garbirik.

05. Kanpo-zorraren amaiera funtsezkoa da pobrezia murrizteko. Zorra arintzea politika sozialekin eta, beraz, pobreziaren murrizketarekin lotuta dago.

06. Guztientzako gizarte-babeseko sistemak finantzatzeko neurri egokiak praktikan jarri behar dira estatu-mailan, gutxieneko mailak barne. Eta horrela, pobreen eta kalteberen estaldura zabala lortu.

 

Egiletza:

01. Janire Sanz
02. Irati Peralta
03. Maitane Bautista
04. Nerea Bilbao
05. Naroa Castrillejo
06. Ane Rubio