Eraiki dezagun etorkizun iraunkorra: BerrAktibatu+
Hautazko kredituak aitortuko dira
Zure kontsumo-ohiturak hobetu nahi dituzu?
Pasa den ikasturtean gure unibertsitateko 800 pertsonek parte hartu zuten Aktibatu+ programan eta dirua aurrezteaz gain, haien ingurumen-inpaktua murriztea lortu zuten.
Ikasturte honetan parte hartzera animatuko zara?
Denboraz zabiltza berraktibatzeko!
Nork parte har dezake BerrAktibatu+ Etxebizitza Programan?
UPV/EHUko unibertsitateko kide guztiek parte har dezakezue. Behin erregistratuta, plataformak galdera erraz batzuen bidez ebaluatuko du zuen eguneroko ohituren iraunkortasuna eta, ebaluazio hori eginda, ohitura horien eragin negatiboak murrizteko ekintza txiki eta xume batzuk proposatuko zaizkizue, informazio liburuxka oso praktikoak eskainiz, laguntza modura.
BerrAktibatu+ programa Nazio Batuen 2030 Agendan zehaztutako garapen iraunkorrerako 17 helburuen ildo beretik doa.
Ez ezazu aukera hau galdu!
Graduko ikasleek hautazko kredituak aitortzeko eskaria egin dezakezue
Ziurtagiria eskatu
UPV/EHUko Berrikuntzaren, Gizarte Konpromisoaren eta Kulturgintzaren arloko errektoreordetzak Berraktibatu+ programan parte hartu eta gainditzeagatik 0,5 kreditu aitortzen ditu.
Beheko galdera-sorta betetzerakoan posta elektronikoz bidaliko dizugu ziurtagiria.
Zure ikastegiko idazkaritzan aurkeztu beharko duzu epe barruan hautazko kredituak espedientean sartzeko.