Hondakin sanitarioak ontziratzea eta etiketatzea
Hondakin sanitarioak kudeatzea
Hondakin sanitarioak jatorrian sailkatu eta bereizi behar dira, eta honako ezaugarri hauek dituzten ontzietan jaso:
- Behin bakarrik erabiltzekoak.
- Zamari eta hausturei eusteko modukoak.
- Opakoak.
- Iragazgaitzak.
- Erabateko estankotasuna dutenak. Erabateko asepsia kanpoaldean.
- 70 litro baino handiagoa ez den bolumenekoak.
- Hermetikoki ixtekoak (poltsak eta ontzi erdi zurrunak izan ezik, ustekabean ez irekitzeko moduan itxiko baitira).
Hondakinak bukaeran erraustu egin behar badira, hondakin ontziak erabat suntsitzeko moduko materialezkoak izango dira, eta, gainera, erretzean isuri toxikorik batere ez sortzeko modukoak edo ahalik gutxien sortzekoak izango dira.
- II. multzoko hondakin sanitario espezifikoak poltsa edo ontzi zurrun edo erdi zurrunetan jaso behar dira, eta 21/2015 Dekretuko 5. artikuluko 2. puntuan ezarritako betebeharrak bete beharko dituzte.
Hondakin ebakitzaileen eta zorrotzen kasuan, ontziak zurrunak, zulaezinak eta iragazgaitzak izango dira.
II. multzoko hondakinak poltsetan jasotzen badira, poltsa horiek gorriak izan beharko dute. - III. multzoko hondakin sanitario espezifikoak ontzi zurrunetan jaso behar dira, eta 21/2015 Dekretuko 5. artikuluko 2. puntuan ezarritako betebeharrak bete beharko dituzte.
Botika zahartuen kasuan, poltsa edo ontzi erdi zurrunak erabili ahal izango dira, eta edozein kasutan, iragazgaitzak izango dira ezarritako likidoak jaso behar badituzte.
UPV/EHUn hainbat ontzi mota daude hondakin sanitarioetarako; horiek STERILE SERVICES enpresa kudeatzaileak hornitzen ditu:
- II. multzoko hondakin sanitario espezifikoak poltsa gorrietan ontziratzen dira 60 litroko edukiontzietarako eta tapa horidun 30 eta 60 litroko edukiontzi beltzetan (Biogrip), hondakin ebakitzaile eta zorrotzen kasuan izan ezik; horiek ontzi horietan ontziratuko dira (Biocompact), 1´8, -3-, -5- eta -10- litrokoetan.
- III. taldeko botika zitotoxiko eta zitostatikoen hondakinak tapa gorridun edukiontzi beltzetan ontziratzen dira (Biogrip), 30 eta 60 litrokoetan.
- III. taldeko botika baztertuen edota zaharkituen hondakinak tapa urdindun edukiontzi beltzetan ontziratzen dira (Biogrip), 30 eta 60 litrokoetan.
Hondakin sanitarioak etiketatzea
Hondakin sanitarioen ontzi orok behar bezala etiketatuta (edukia adierazita) eta identifikatuta (ekoizlea adierazita) egon behar du. Identifikazioari dagokionez, zentro ekoizlearen datuak, unitatearen erreferentzia zehatza (saila, laborategia...), hondakinaren arduradunaren izena eta ontzia betetzeko hasierako eta amaierako datak adierazi behar dira.
Era berean, etiketetan kudeatu beharreko arriskugarritasun piktogramak jarri behar dira, eta merkantzia arriskutsuak errepidez garraiatzeko dagokion kodea zehaztu behar da (ADR).
Etiketatzearen funtzioa da hondakina azkar identifikatzea eta harekin lotutako arriskuaren berri ematea aldi berean, bai erabiltzaileari, bai kudeatzaileari; ildo horretan, komeni da etiketaren oharren eremua betetzea, hondakinei buruzko informazio gehiago emateko.
II. multzoko hondakin sanitario espezifikoak:
- II. multzoko hondakinak jasotzeko ontziak eta poltsen euskarriak nahiz horiek biltegiratzeko erabiltzen diren edukiontziak, hala badagokie, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/98/EB zuzentarauaren, 2008ko azaroaren 19koaren,• III. eranskinean jasotako arriskugarritasun ezaugarriak aintzat hartuta etiketatuko dira.
- Arriskuaren izaera biokutsatutako hondakinen bioarriskuaren nazioarteko piktogramaren bidez adieraziko da, 21/2015 Dekretuaren II. eranskinean irudikatu dagoenaren bidez, alegia.
III. multzoko hondakin sanitario espezifikoak:
- Ontziak nahiz horiek biltegiratzeko erabiltzen diren edukiontziak, hala badagokie Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/98/EB zuzentarauaren, 2008ko azaroaren 19koaren, III. eranskinean jasotako arriskugarritasun ezaugarriak aintzat hartuta etiketatuko dira.
- III a) multzoko botika zitotoxiko eta zitostatikoen hondakinetarako eta horiekin kutsatutako materialetarako, horien arriskuaren izaera 21/2015 Dekretuaren III. eranskinean jasotako "Zitotoxiko" piktogramaren bidez adieraziko da.
- Botika baztertuei dagokienez, horien etiketan arriskugarritasunaren ezaugarria agertuko da etiketan, H0 kodearekin.
UPV/EHUko hondakin sanitarioak kudeatzeko etiketak enpresa kudeatzaileak (STERILE SERVICES) hornituko ditu. Entregatuko diren ontzi berriek etiketa hori izango dute.
Era berean, nahi dituzun etiketak deskarga daitezke dokumentu hauetatik:
UPV/EHUko hondakin sanitarioen etiketak:
- (Beste leiho bat zabalduko du)Hondakin sanitario espezifikoak. II. multzoa - EHZ: 180103 (doc. 324 KB) (docx , 161,42 KB) (docx ,161,42 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Botika zitotoxikoak. III. multzoa - EHZ: 180108 (doc. 160 KB) (docx , 78,98 KB) (docx ,78,98 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Botika zaharkituak. III. multzoa - EHZ: 180109 (doc. 152 KB) (docx , 74,89 KB) (docx ,74,89 Kb)