“Elikagaien xahuketari stop” Webminarra

“Elikagaien xahuketari stop” Webminarra

Data: 2020ko abenduaren 16an
Ordutegia: 15:30-16:40
Tokia: Online zuzenean Blackboard Collaborate plataformaren bidez

Aurkezpena eta helburuak

Badakizu elikagaien heren bat xahutzen dugula? Janaria botatzen dugunean, ez dugu bakarrik dirua xahutzen; ura eta energia ere xahutzen ditugu, eta, hori gutxi balitz bezala, mesede egiten diogu klima-aldaketari.

  • Uraren aztarna hidrikoak munduan erabiltzen den uraren %70a hartzen du eta, gainera, elikagaien ekoizpenak Berotegi Efektuko Gasen igorpen zuzenen %17a.

2020ko abenduaren 14 eta 19a bitartean ospatuko den "Euskadiko Elikagaien Xahuketaren Aurkako Astea" dela eta, UPV/EHUk hainbat ekintza antolatu ditu, besteak beste, mintegi hau.

Ekimenaren helburua da unibertsitateko komunitateko kideak kontzientziatzea elikagaien xahuketa lehen mailako arazoa dela eta horrekin amaitzeko guztion konpromisoa behar dela.

Egitaraua

  • 15:30 - 15:35. Irekiera

  • 15:35 - 15:55. Euskal elikaduraren eta gastronomiaren 4 S-ak (gaztelaniaz): Segura, Saludable, Singular eta Sosteniblea. Elikagaien Aurkako Xahuketaren Euskadiko plataforma.
    Arantza Madariaga Aberasturi. Elika- Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioaren Zuzendaria.

  • 15:55 - 16:15. zelan kontserbatu elikagaiak saiakeran hil gabe?.
    Maitane Alonso Monasterio. Innovating Alimentary Machinesen sortzailea. Ikertzaile eta asmatzailea. Medikuntzako ikaslea UPV/EHUn.

  • 16:15 - 16:35. Mahai-ingurua, esperientziak gure campusetan eta eztabaida.
    Cristina Ascorbe. Leioako Ostalaritza Eskolako ikasketa burua eta “Ez utzi platerean janaririk, eraman ezazu” ekimenaren sustatzailea EHUko Campus Bizia Lab pogramaren proeiktu baten testuinguruan.
    Álvaro Saiz. Galdakaoko Boluntarioen Gizarte Elkartea. Bizkaiko Campuseko “Hozkailu solidario”a ekimenaren kolaboratzaileak.

  • 16:35 - 16:40. Ondorioak eta itxiera

Moderatzailea: Estibaliz Sáez de Cámara Oleaga. UPV/EHUren Iraunkortasunaren arloko Zuzendaria.

Harremanetan jartzeko

Eskertuko genuke webminar honen inguruan egindako edozein iruzkin edo ekarpen.