Ekonomia Ekologikoko V Ikastaroa 2018
Mundua azkar aldatzen ari da, eta iraganeko errezetak ez dira gai egungo arazoak konpontzeko. Albert Einstein-en hitzetan: "ezin ditugu arazoak konpondu sortu genituenean pentsatzen genuen modu berean pentsatzen badugu". Egungo ekonomia sistema analizatzean, ikuspegi sistemikoa behar da, batik bat prezio eta merkatuen analisian oinarritzen den ekonomia paradigma nagusia gainditzeko gai dena. Horrela baino ezingo dugu ulertu egungo ekonomia krisiaren jatorria, aurreko krisiak ez bezala, krisi sistemikoa dela eta, bereziki, jatorri fisikoa duela: natura baliabide gutxi dago eta ingurumen narriadura gero eta handiagoa da. Berehala egin behar dugu naturarekin harmonikoa den ekonomiara, gaur egun dauden ingurumen arazo larriak aintzat hartuta: erregai fosilen garaiaren amaiera, materialen, lurraren eta uraren eskasia, klima aldaketa, biodibertsitatearen galera, etab. Utopikoa ez da pentsatzea trantsizio hori posible dela, baizik eta sistema ekonomikoak orain arte egin bezala funtzionatzen jarraitu ahal izatea, sistema naturala alde batera utzita.
Ikastaro honen helburua ekonomia ekologikoaren hastapenak eskaintzea da, diziplinak gainditzen dituen azterlan eremua, gaur egungo arazo konplexuei heltzeko aukera ematen duena, diziplinen arteko elkarrizketaren bidez. Horrela, analisi ekonomikoaren esparru konbentzionala beste ezagutza eremu batzuen ezagutzaz aberasten da, besteak beste, biologiaren, fisikaren, kimikaren, geologiaren, soziologiaren eta beste hainbaten bidez. Gainera, ikastaroak lanbide jardunaldi bat ere izango du; bertan, lan irteerak aurkitu ahalko dira, ekonomia ekologikoaren eremuan.
Lekua eta datak
- Lekua: UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Gradu Aretoa. Agirre lehendakariaren etorbidea, 83. 48015 Bilbo.
- Data: 2018ko azaroaren 21, 22 eta 23a.
- Ordutegia: 9:30etik 14:00etara.
Izen-ematea
Kontaktua
David Hoyos, UPV/EHUko Ekonomia Aplikatua III saileko irakaslea
Posta-e: david.hoyos@ehu.eus
Telefonoa: 94 601 7019