Hondakin kontenedoreen identifikazioa

Kartel lehiaketa: Hondakin kontenedoreen identifikazioa

Fakultateko kontenedoreak identifikatzeko kartelak egin eta lagundu iezagu jakiten zein hondakin bota kontenedore bakoitzean!

Lehiaketa honen helburua Hezkuntza eta Kirol Fakultateko Hezkuntza Eraikineko hiri-hondakinen (papera, ontziak, beira, organikoa) kontenedoreak identifikatzeko erabiliko diren kartelak aukeratzea izango da.

Bota beharreko hondakinak adierazten dituzten irudiak, marrazkiak eta/edo letrak gehitu, honako ezaugarri hauen arabera:

(Kartel bat hondakin mota bakoitzeko)

  • Kartel bakoitzaren neurriak eta antolamendua: DIN A3 tamaina (429x297 mm)
  • Hizkuntza: euskara eta gaztelania
  • Formatua: pdf, tiff, jpg edo jpeg, gutxienez 300 ppp-ko kalitatearekin.
Izena eman eta bidali zure proposamena apirilaren 27a baino lehen!

Sariak:

  • 1go saria: 75 €
  • 2. saria: 50 € (uztaila baino lehen ELKAR dendan gastatzeko)

Antolatzailea: "EKINTZA-MURRIZTEA. Lege klasikoak berrasmatzea gure Campusaren etorkizun iraunkorrago baterako: kontsumoak eta hondakinak murrizteko ekintzak”, 2020/21 Campus Bizia Lab Programakoa.