CBL-2019-2020-EHUkhi

EHUkhi: UPV/EHUren potentzial fotovoltaikoa garatzeko plataforma

Potentzial fotovoltaikoa eta autosufizientzia elektrikoaren mapa (7, 9, 11 garapen Iraunkorrerako Helburuak)

UPV/EHUren campusetako eraikinetan txertatutako panel fotovoltaikoen bidez elektrizitate sorkuntza berriztagarriaren ahalmen fisiko, tekniko eta ekonomikoa ebaluatu nahi du EHUkhi proiektuak.  Zehazki, honako helbide hauek erdietsi nahi dira: 1) hautatutako ikastegien autosufizientzia elektrikoaren maila potentziala balioetsi, energiari eta ekonomiari dagokienez; 2) instalazio fotovoltaiko berrietan inbertsioa hainbat formularen bidez sustatu, elektrizitatearen fakturan sortutako aurrezpenagatik inbertsioa berreskuratzeko itxaropenez; eta 3) potentzial fotovoltaikoa eta autosufizientzia elektrikoa bistaratzeko plataforma interaktibo bat garatu.

  • Koordinatzailea: Estitxu Villamor Lomas; Itziar Martínez de Alegría; Rosa Lago
  • Harremanetarako helbidea: estitxu.villamor@ehu.eus; itziar.martinezdealegria@ehu.eus; rosa.lago@ehu.eus
  • Parte hartzen duten zentroak:
    • Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola
    • Gasteizko Ingeniaritza Eskola
    • Bilboko Ingeniaritza Eskola
    • Farmazia Fakultatea
    • Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
  • CBL Programako edizioa: III (2019/20), IV (2020/21), V (2021/22), VI (2022/23), VII (2023/24)

 

Ekoizpen zientifikoa