9 GIHaren erronkak eta indikatzaileak: Industria, berrikuntza eta azpiegitura
Aukeratutako erronkak
9.4 Hemendik 2030era, azpiegitura modernizatzea eta industriak eraldatzea, iraunkorrak izan daitezen. Horretarako, eraginkortasun handiagoko baliabideak erabili behar dira eta teknologia‐ eta industria‐prozesu garbiak eta ingurumenaren ikuspegitik arrazoizkoak erabiltzen direla bermatu behar da, eta herrialde guztiek dagozkien ahalmenen araberako neurriak har ditzatela lortu behar da.
9.5 Ikerketa zientifikoa areagotzea eta herrialde guztietako industria‐sektoreen ahalmen teknologikoa hobetzea, bereziki garapen‐bidean dauden herrialdeetan. Horretarako, berrikuntza sustatu behar da eta nabarmen areagotu behar da, hemendik 2030era, ikerketan eta garapenean lan egitenduten pertsonen kopurua (milioi biztanletik), baita sektore publikoek eta pribatuek ikerketan eta garapenean egiten duten gastua ere.
Indikatzaileak
Indikatzailea | 2017/18 | 2018/19 | 2019/20 | 2020/21 | 2021/22 | 2022/23 | 2023/24 |
BEG inbentarioa (1 eta 2 irismenak) (t CO₂/pertsona) | - | - | 2,06 | - | - | 1,57 | |
Ingurumen portaera hobetzeko plana indarrean duten ikastegien ehunekoa. | %45,0 | %63,2 | %68,4 | %68,4 | %73,7 | %73,7 | |
Ingurumen ziurtagiriren bat duten ekimenen kopurua. | 1 | 2 | 2 | 0 | 1 | 2 | 1 |
GIH lortzen laguntzen duten ustiapen patente edo lizentzien kopurua. | 10 | 15 | 15 | 18 | 21 | 26 |