EHezi i3 proiektua: GrALak euskal hezkuntza hobe baten alde
Eskola-segregazioa da aukera-berdintasuna galarazten eta gizarte-bereizkeria sortzen duen faktoreetako bat. Fenomeno horren arabera, ikasleak modu desberdinean banatzen dira eskoletan, ezaugarriren baten arabera, adibidez, familien egoera sozioekonomiko, ikaslearen jaiotza-herrialde edo talde etniko-kultural bateko kide izatearen arabera. Eskola segregazio dinamikek bazterkeria- eta desintegrazio-fenomenoak sortzen laguntzen dute.
Eskola segregazioak Euskadin bere pisua badu eta egoera gainditzeko bideak irekitzen ari dira. EHezi i3 proiektua sortu dugu EHU-ko titulazio desberdinetatik eskola segregazioaren gaia aztertzeko eta kultura-aniztasunaren eta eleaniztasunaren ikuspegitik egon daitezkeen proposamenak egiteko. Proiektu kolektiboa izango da eta ikasle bakoitzak bere ekarpena egingo du hurbilen duen praktika ingurua kontuan hartuta.
- Koordinatzailea: Idoia Fernandez Fernandez
- Kontakturako e-maila: idoia.fernandez@ehu.eus
- Parte hartzen duten ikastegiak:
- Bilboko Hezkuntza Fakultatea
- Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
- Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
- Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
- Zuzenbide Fakultatea
- CBL programaren deialdia: VI (2022/23)