CBL-2021-2022-EBAPEN

EBAPEN: Energia berriztagarriekin autokontsumo partekatua Eibarren

Proiektu honekin EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Eibarko atalean energia berriztagarrien erabilera sustatu nahi da, zehazki energia fotovoltaikoa eta aldi berean Erakunde publikoko eraikinen arteko autokontsumo partekatua sustatu. Eskolan eta eskola kokatuta dagoen hezkuntza esparruan kontsumitzen den energia elektrikoaren azterketa egin eta kontsumo horri erantzuna emateko instalazio fotovoltaikoak diseinatu eta erakunde publikoko eraikinen arteko autokontsumo partekatua sustatu.

Proiektuan parte hartzen duten ikasleek iraunkortasunari loturiko erronketan oinarritutako diziplinaz gaindiko ikaskuntza izango dute. Gradu Amaierako Lanen (GrAL) bitartez gauzatuko da ikasleei benetako ikaskuntza-esperientzia eta esperientzia praktikoa emanez eta beraien formakuntzan mundu errealaren jasangarritasun-erronka txertatuz.

  • Koordinatzailea: Miren Terese Bedialauneta Landaribar
  • Harremanetarako helbidea: miren.bedialauneta@ehu.eus
  • Parte hartzen duten zentroak: Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola. Eibarko atala
  • CBL Programako edizioa: V (2021/22), VI (2022/23), VII (2023/24)