EUEB-Iraunkortasuna
LEUEB-Iraunkortasuna Batzorde Sektoriala (lehengo CADEP) hainbat unibertsitateren bultzadari esker sortu zen, 2002ko irailean, eta haren funtsezko helburuak dira, alde batetik, informazioa biltzea unibertsitateen ingurumen kudeaketari buruz, unibertsitateko kideen artean ingurumenaren aldeko jarrera txertatzeko aurrerapenei buruz eta arriskuen prebentzioan egindako lanei buruz, eta, bestetik, unibertsitateen arteko lankidetza iraunkorra lortzea arlo horietan. Egungo munduan gai nagusietako bat dela eta horri lotutako jarduerek unibertsitateko kideentzat garrantzi handia dutela aintzat hartuta, Espainiako Unibertsitateen EUEB Batzorde Sektoriala sortu zen, 2009ko uztailean.
EUEB-Iraunkortasuna batzorde sektorialak lan taldeak sortu ditu, hainbat gairen arabera, eta UPV/EHUk horietan parte hartzen du. Hona hemen taldeak:
- Unibertsitatea eta mugikortasuna
- Unibertsitateko iraunkortasunaren ebaluazioa
- Ingurumen hobekuntzak, unibertsitate eraikinetan
- Lan arriskuen prebentzioa
- Iraunkortasuna curriculumean barneratzea
- Unibertsitate osasungarriak
- Unibertsitate hirigintza eta iraunkortasuna