CBLino - Zuntz naturalen balorazio iraunkorra unibertsitateko campusean erabili ahal izango diren eraikuntzako elementuak diseinatu eta fabrikatzeko

CBLino proiektu honetan, biomaterial berriak garatu eta fabrikatu dira, jatorri naturaleko erretxina batez osatuak, bi noranzko lihozko ehun batez eta haritz zurez sendotuta. Ondoren, bere karakterizazio fisiko/mekanikoa egin da, eta baita bere aplikazio praktikoa ere; diseinatu, instalatu eta baliozkotu egin dira mini haize-sorgailu eoliko baterako besoak fabrikatzeko.
- Koordinatzailea: Alberto López Arraiza
- Harremanetarako helbidea: alberto.lopeza@ehu.eus
- Parte hartzen duten zentroak:
- Bilboko Ingeniaritza Eskola
- Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola
- Gasteizko Ingeniaritza Eskola
- CBL Programako edizioa: I (2017/18)