Boluntariotza Astea 2021 - Elkarteen erakusleihoak

Boluntariotza Astea 2021. Parte-hartze soziala eta Unibertsitatea

Irailaren 27tik urriaren 1era #boluntariotzaAstearen edizio berri bat egingo da Euskadiko Boluntariotza Agentziek (Batekin, Bolunta eta Gizalde) antolatuta, EAEko unibertsitateekin lankidetzan, horien artean UPV/EHU, UNIKIDE programaren esparruan.

Ikasleen elkartasuna eta parte-hartze soziala sustatzen jarraitzeko helburuarekin, #boluntariotzaAsteak, Bizkaiko hainbat boluntariotza erakunde garatzen duten lana ezagutzeko aukera eskainiko du, euren heziketa konpromiso sozial bat onartzearekin uztartzeko aukera planteatuz.

Asteak zuzeneko konexioak eta aurrez aurreko jarduerak izango ditu:

 

Esperientzia-mahaiak

non unibertsitateko gazte boluntarioek beren esperientzia kontatzeko.

 

Gaikako hitzaldiak

Erakundeek gune bat izango dute lantzen ari diren gaur egungo gizarte-gaiak zabaltzeko.

Elkarteen erakusleihoa

Zure ingurune hurbilean lan egiten duten elkarteak ezagutu nahi badituzu eta zertan lan egiten duten edo haiekin nola lan egin dezakezun jakin nahi baduzu, zure eskura egongo dira UPV/EHUko hiru campusetan egingo diren boluntariotzako erakusleihoetan, 10:00etatik 14:00etara:

 

Gipuzkoako Campusa

Eguna: Irailak 28

Lekua: I.M. Barriola gelategiko behealdean

Erakundeak:

  • Aspace
  • Kaebnai Europe Direct
  • Gurutze Gorria - Cruz Roja
  • Jatorkin
  • Paliativos Sin Fronteras
  • Adinkide
  • Aecc Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkartea
  • DYA Gipuzkoa
  • Gipuzkoako Itxaropenaren Telefonoa- Telefono De La Esperanza

 

Arabako Campusa

Eguna: Irailak 29

Lekua: Letren Fakultateko klaustroan

Erakundeak:

Vivir con voz propia

  • Ai laket!
  • Cáritas
  • Aspace
  • Accem
  • Lectune
  • Aecc Álava
  • Itxaropena

 

Bizkaiko Campusa

Eguna: Irailak 30

Lekua: Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatearen kanpoaldean

Erakundeak:

  • Bakuva
  • Caritas
  • Gurutze Gorria
  • Ellacuria Fundazioa
  • Fidias
  • Gaude
  • MGI (Mugarik Gabeko Ingeniaritza)
  • Medicus Mundi
  • Norai- Etorkizuna Musiketan

 

Guztira 5 esperientzia-mahai, 5 hitzaldi eta 60 gizarte-erakunde baino gehiago elkarte-erakustokietan izango dira.

Programazio osoa webgunean eta sare sozialen (#boluntariotzaAstea) bidez ikus eta jarrai daiteke.

PARTE HARTU!